Arkitekturan, maskaroia obra arkitektonikoko apaingarri mota bat da. Aurpegi baten itxura duen, harrizko edo beste material bateko apaingarria da, iturrietan eta taulamendu azpian jartzen dena, baita balkoiko beheko aldean, arkupeetako giltzarrietan eta kobazuloen irekiduretan ere.

Maskaroia

Aurpegiei itxura serioa edo groteskoa ematen zaie. Orokorrean faunoen, jakintsuen, naiadeen eta bestelakoen aurpegiak izan ohi dira. XVII. eta XVIII. mendeetako arkitektoek eraikin mota guztietan erruz erabili zuten.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.