Santa Marina baseliza (Zarautz)

eraikitako euskal ondare nabaria Zarautzen

Santa Marina baseliza Zarauzko Alde Zaharrean dagoen baseliza txikia da.

Santa Marina baseliza (Zarautz)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Zarautz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′09″N 2°10′38″W / 43.2857°N 2.17728°W / 43.2857; -2.17728
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Berreraikuntza 1610
Berreraikuntza 1932
Berreraikuntza 1991
Arkitektura
EstiloaArkitektura eklektikoa
arkitektura neogotikoa
Ondarea
EJren ondarea14

Historia aldatu

Marina Alzurukoa jarritako harrizko gurutze batean du oinarria, Zarauztik Azpeitiarako bidearen irteeran. Ondoren estalkia jarri zitzaion, umilategi bilakatuz; azkenik eraikin bat egiteko baimena eskatu zuen. Baina gurutzea zegoen lekuan aukerarik ez zegoenez eraikin bat egiteko 1610an Santa Marina kalera mugitu zen, 16. zenbakian[1]. XVII. menden, hurbil zegoen plazatxoren batean, oraingoaren adbokazio berdineko beste ermita bat izan zen[2].

1932an suntsitu zen eta gaur egungo lekura mugitu zen. 1991ean berriro ere bota zen, fatxada mantenduz[1].

Arkitektura aldatu

Nabe karratu bat da, kalera irekita dagoen atrioa, altarea eta sakristia txiki bat. Fatxadak estilo gotikoa du, baina gerora egina dago. Arreta berezia eskatzen du fatxada nagusiak. Bertan hainbat elementu ojibal ikus daitezke. Sarbidea arku puntaduna da, eta fatxadako alboetan dauden bi pinakulu sendoen artean dago.

Ondarea aldatu

Barruan hainbat eskultura daude, Santa Marinarenak, Kristoren gurutziltzatzearena eta Santa Apoloniarena. Eusko Jaurlaritzak ondare izendapena eman zion[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Zarautz Histórica ~ Santa Marina (María de Antioquía) [Ermita | Zarautz Gipuzkoa Guipuzcoa País Vasco»] www.gurezarautz.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
  2. a b «Santa Marina Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).

Kanpo estekak aldatu