Santa Ana monasterioa (Lazkao)

eraikitako euskal ondare nabaria Lazkaon
Santa Ana komentua (Lazkao)» orritik birbideratua)

Santa Ana monasterioa edo Bernardatar errekoletoena, Lazkaon dagoen zistertar monasterioa da, XVII. mendekoa. Lazkaoko herrigune historikoa osatzen du Lazkanotarren jauregiarekin, San Migel elizarekin, Beneditarren monasterioarekin eta beste eraikin batzuekin.[1]

Santa Ana monasterioa
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Komentuaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLazkao
Koordenatuak43°02′09″N 2°11′12″W / 43.0358°N 2.18667°W / 43.0358; -2.18667
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea7

Historia aldatu

Eraikina 1646. urtean eraiki zen Maria Lazkanokoa, Lazkano etxeko anderearen aginduz, Antonio Okendo bere senarra hil ondoren eta lau urte aurrerago karmeldar oinutsen moja komunitate batentzat Beneditarren monasterioa eratu ondoren. Lanak 1650ean hasi eta epeka-epeka eraiki zuten monasterioa.[2] 1706rako klaustro eta korua eginda zuten eta 1716ko azaroaren 8an inauguratu zuten.[3]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 421/1994 Dekretua, azaroaren 2koa, Lazkaoko Herrigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatu eta babesteko araudia ezartzen duena. EHAA.
  2. Aguirre Sorondo, Juan. (2011 / 05 / 20-27). «Lazkao. Monasterioko atalasearen atzean» Euskonews (579).
  3. Monasterios de Guipúzcoa. Historia, acogida, liturgia. Donostia: Donostiako elizbarrutia ISBN 84-88774-57-5..

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa