Sant'Andrea eliza (Pistoia)

Sant'Andrea (Pieve di Sant'Andrea) Toscanako Pistoian dagoen eliza da. Eraikina pieve gisa erabiltzen zen, hau da, inguruko herrien elizek baptismo egiteko erabiltzen zuten. Eliza Andres apostuluari eskainita dago. Barruan Giovani Pisanoren Sant'Andrearen pulpitua ikus daiteke.[1] Jatorriz eliza VIII. mendekoa da baina XII. mendean handitu zuten.

Sant'Andrea eliza (Pistoia)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaPistoiako probintzia
Italiako udalerriPistoia
Koordenatuak43°56′08″N 10°54′51″E / 43.93553°N 10.91428°E / 43.93553; 10.91428
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaAndres
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Pistoia (en) Itzuli
IzenaAndres
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaVia Sant'Andrea, 21
Habeartea Giovani Pisanoren Sant'Andrearen pulpituarekin.

Ezaugarriak aldatu

Fatxadak Pistoiaren estilo erromanikoko bi koloretako marmolezko dekorazio tipikoa erakusten du, XII. mendearen erdialdean Gruamontek eta bere anaia Adeodatusek egina, beraiek izan baitziren eskulturen eta atariaren arkitrabearen arduraduna. Azken horrek «Errege Magoen Bidaia» aurkezten du. Gai arraro hori eliza Via Francigenan zegoelako erabiltzen zen hemen; via horren bidez, Erdi Aroan, erromesak Erromara iristen ziren Frantziatik. Kapitel apaingarriak Enrike maisuak eginak dira, eta San Andresen estatua txikiak, atari gaineko lunetan, Giovanni Pisanoren estiloa gogorarazten du.

XV. mendearen amaieran, goiko fatxada bukatuta zegoen, eta erdiko habeartea, berriz, gangaz estalita. Absideko freskoak 1506koak dira, Bernardino del Signoracciok eginak. Alboko habeartetako aldareak XVII. mendean gehitu ziren, Cristofano Allori, Alessio Gimignani eta Girolamo Scaglia bezalako artisten pinturekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu