Sanlúcarreko zaldi lasterketak

Sanlúcarreko zaldi lasterketak, urtero, Cadizko probintziako Sanlúcar de Barrameda herriko hondartzan ospatzen den zaldi lehiaketa bat da.

Zaldi lasterketa Sanlúcar de Barramedako hondartzan, 2009ko abuztua.
Ilunabarra Sanlúcar de Barramedako hondartzan

Bere antolakuntza, Sanlúcar de Barramedako Zaldi Lasterketa Elkarteari eta Sanlúcarreko udaletxeari dagokie. Espainian arautu ziren estilo ingeleseko bigarren zaldi lasterketak dira, lehenak, Alameda de Osunan ospatu baitziren 1835ean, eta berriz ospatu ziren 1843 eta 1849an. Horregatik, Sanlucarreko lasterketak, 1845ean datatuak daudenak, Espainian ospatzen diren guztietatik antzinakoenak dira. Andaluziako, Espainiako eta Nazioarteko interes turistikoko jai bezala izendatuak daude. Donostia, Sevilla, Mijas eta Dos Hermanaseko lasterketekin batera, zirkuitu hipiko espainiarraren zati dira.

Kanpo estekak aldatu