Sandra Mozarowsky

espainiar akrorea

Alexandra Elena Mozarowsky Ruiz de Frías, ezagunagoa Sandra Mozarowsky izenez, (Tanger, Maroko, 1958ko urriaren 17a - Madril, Espainia, 1977ko irailaren 14a) espainiar aktorea izan zen. 1970eko hamarkadan zehar destape sailkapeneko hogei bat filmetan antzeztu zuen.

Sandra Mozarowsky
Bizitza
JaiotzaTanger1958ko urriaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1977ko irailaren 14a (18 urte)
Hobiratze lekuaMadril
Heriotza modua: garuneko traumatismoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0610567 Find a Grave: 13072378 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Tangerren jaio zen 1958ko urriaren 17an. Diplomazialari kargua ingeniari elektroniko lanbidearekin uztartzen zuen gizonezko errusiar baten eta emakumezko espainiar baten alaba zen. Familia Marokotik Madrilera joan zenean, hiriburuko Lizeo Anglo-Espainiarrean hasi zituen ikasketak. Handik, Colegio del Sagrado Corazón ikastetxera joan zen eta bertan utzi egin zituen batxilergo ikasketak 1976an.

Hamar urte zituela, Pedro Lazagaren El otro árbol de Guernica filmean egin zuen debuta. Hortaz geroztik, eduki erotiko handiko filmetan egin zuen bere ibilbide artistikoa: El mariscal del infierno (1974an Espainian estreinatua), La noche de las gaviotas (1975), El hombre de los hongos (Mexikon filmatua 1976an), Hasta que el matrimonio nos separe(1976), Abortar en Londres (1977) edo Ángel negro (1977), besteak beste.

Horrez gain, Cuentos y leyendas (El estudiante de Salamanca atala) eta Curro Jiménez (El retorno al hogar atala) telesailen atal banatan parte hartu zuen, 1975eko abenduaren 19an eta 1977ko ekainaren 5ean, hurrenez hurren.

1977ko irailaren 14an hil zen Madrilen 18 urte zituela, bere etxeko terrazatik erori ondoren, Álvarez de Baena kaleko 3. zenbakiko laugarren solairutik.[1] Haurdun zegoen, bost hilabetez.[2]

Hil baino hilabete lehenago Luis Milla kazetariak Semana aldizkarirako egin zion elkarrizketan, eta Sandra hil ondoren argitaratu zena, agertokietatik eta zinematik behin-behineko erretiro hartuko zuela iragarri zuen. Hainbat asmo zituen, horien artean, batxilergo ikasketak amaitzea, Londresen aktore lanetan trebatzea eta ganora handiagoko zinema-ibilbidea egitea objektu bat bezala sentitzeari uzteko. Izan ere, nekatuta zegoen biluzik agertu behar zen rolak soilik eskaintzen zizkiotelako.

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Zuzendaria
1969 El otro árbol de Guernica Montserrat Pedro Lazaga
1973 Lo verde empieza en los Pirineos Neska frantsesa Vicente Escrivá
Manolo la nuit Erizaina Mariano Ozores
1974 Los ojos azules de la muñeca rota Taberna bateko turista gaztea Carlos Aured
El mariscal del infierno Sakrifikatutako neska León Klimovsky
1975 Cuando el cuerno suena Julia Luis María Delgado
La noche de las gaviotas Lucy Amando de Ossorio
El clan de los Nazarenos Magda Joaquín Luis Romero Marchent
Sensualidad Pilar Germán Lorente
Las protegidas Marisa Francisco Lara Polop
El colegio de la muerte Leonore Johnson Pedro Luis Ramírez
1976 El libro de buen amor II Gadea Jaime Bayarri
El hombre de los hongos Emma Roberto Gavaldón
Beatriz Beatriz Gonzalo Suárez
Call-Girl (La vida privada de una señorita bien) Laura Eugenio Martín
1977 Tren especial para Hitler Greta Alain Payet
Hasta que el matrimonio nos separe Martina Pedro Lazaga
Pecado mortal Dontzeila Miguel Ángel Díez
El espiritista Augusto Fernando
Abortar en Londres Gil Carretero
1978 Ángel negro Cristina Tulio Demicheli

Telebista aldatu

Urtea Telesaila Atala Pertsonaia Zuzendaria
1975 Cuentos y leyendas El estudiante de Salamanca José Briz Méndez
1977 Curro Jiménez El retorno al hogar Joaquín Luis Romero Marchent

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La actriz Sandra Mozarowsky, gravemente herida» ABC 1977-08-26 (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Ayer murió en Madrid Sandra Mozarowsky» ABC 1977-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).

Kanpo estekak aldatu