Sandaili leizea

Ondare arkeologikoa eta historikoa duen leizea.

Sandaili leizea Gipuzkoako Oñati udalerriko Araotz auzoan dagoen harpe bat da. Arantzazuko Santutegira doan errepidean Araotzeko bidea hartu eta Orkatzategi mendiko horman ikus daiteke, Araotzeko urtegiaren parean. Koba arkeologia ondarea da, Monumentu Multzoa kategoriaduna eta babes mota, inbentariatuta[1]. Inguru hau eskalada zaletuen ohiko lekua da.

Sandaili leizea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOñati
Koordenatuak43°00′N 2°26′W / 43°N 2.44°W / 43; -2.44
Map

Ohiturak aldatu

Leizearen barnean izen berdineko Sandaili baseliza dago. Leizeari eta ermitari lotutako tradizioen artean, bertako ura miraritsua delako ustea dago, eta bereziki haur txikiei on egiten diela[2].

Harperako eskilaretan dago ur miraritsuaren aska, ez iturri batek hornitua, baizik eta goitik itoginek estalagmiten eran elikatzen dutena, tantaka, etengabe. Ur horren erabilpena ugalkortasunarekin lotzen da alegia popularretan. Umeak izan aurretik, hatzamar bat edo bi sartu behar direla (ume bat edo bi eskatzeko); edo ipurdia sartu behar dela askan. Baita haur jaioberriari osasuna opa izateko, umea osorik askan sartu behar ote den. Horien arrastoren bat bada 21. mendean; haurren arropak uretan busti, eta baseliza barruan utzi dituztenak badira[2].

Ondare naturala aldatu

Sandailin aurki daitekeen faunan, Ptyonoprogne rupestris edo haitz-enara, Araotzen Sandaili-txoria izendatzen dutena[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «Cueva de Sandali/ San Eliaseko haitzulo. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
  2. a b c Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).

Kanpo estekak aldatu

  • (Gaztelaniaz):Sandailiri buruzko erreportaia.
  • (Gaztelaniaz):SALEGI, I.L.. 2014.La ermita de Sandaili tal vez aún guarda las aguas de la fertilidad Alto Deva. Diario Vasco. 2014-08-07
    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Gipuzkoa