San Roman eliza (Etxarren)

XII. mendeko kristiau eliza, Etxarrenen kokatua

San Roman eliza Mañeruibarreko Girgillao udalerriko Etxarren kontzejuan kokatutako XII. mendeko kristiau eliza bat da. Gotiko estiloa ditu.

San Roman eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaGirgillao
Koordenatuak42°43′30″N 1°52′42″W / 42.72493238°N 1.87829411°W / 42.72493238; -1.87829411
Map

Eraikina aldatu

Herriaren muturrean eta goian, XII. mendearen amaieran aurregotiko estiloan eraikitako parrokia dago. 1603an, Joan Urbieta harginak burualde trapezoidal batekin handitu zuenean, goitik behera aldatu zen. Erdi Aroko eraikinari dagokionez, barrualdean nabe angeluzuzena dago, eta bi kapera atxikitzen zaizkio, Ebanjelioaren aldekoa, burualde erdizirkularra duena; halaber, koruaren atalaren gainean kanoi zorrotzeko ganga bat dago, dagokion fajoiarekin eta biribilkizko modiloiekin apaindutako mentsulekin. Elizaren gainerakoa ganga gotiko-errenazentistak estaltzen du. Ganga horren nerbioak errege-erregina katolikoen estiloko bolak dituzten mentsula zilindrikoetan bermatuta daude, eta hori guztia XVII. mendearen hasierako eraberritzean egin zen. Aldi berean, jauregiko jaun Etxarrengo patronatu-kapera eraiki zen, Ebanjelioaren aldetik buru aldera irekia eta tertzeletezko ganga batez estalia. Kanpoaldean ere ikusten dira bi eraikuntza-faseak, eta Erdi Arokoak dira alboetako hormak eta kontrahormak, baina XVII. mendean handitu egin ziren berria eraiki zenean.

Pieza garrantzitsua da erretaula nagusia, Joan III.a Inbertok egina. 1618an egin zuen, estilo erromanistaren barruan, eta arkitektura-trazan zein erliebe eta fardelen indarrean ikus daiteke. Hala ere, zenbait ezaugarri errealistak, bereziki San Roman titularraren aurpegian islatuak, barrokoa iragartzen dute. Imbertotarren tailer berarekin lotzen da XVII. mende hasierako Gurutziltzatu bat, buru ederrekoa eta gorputz erromatarraren tratamendukoa.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu