Mañeruibar
Mañeruibar[3][a] Euskal Herriko ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Lizarrako merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,7 kilometrora. Altuera 325 eta 1019 metro artekoa da, eta 85,0 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1108 biztanle zituen.
Mañeruibar | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Mendebaldeko zatia: Zirauki Donejakue bidetik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Entitatea | ibar | ||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Lizarra | ||
Izen ofiziala | Valdemañeru | ||
Posta kodeak |
| ||
Ibartarra | mañeruibartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°41′04″N 1°52′48″W / 42.68448505°N 1.88013496°W | ||
Azalera | 85,0 km² | ||
Garaiera | 325-1019 metro | ||
Distantzia | 26,7 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.108 (2021: 8) | ||
Dentsitatea | 13,04 biztanle/km² | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 11,31 (2018: %4,23) |
Iruñea eta Lizarra arteko erdibidean dago Mañeruibar, eta Donejakue bideak zeharkatzen du. Izan ere, bere bi adar nagusiak (frantses eta aragoiar bideak) ibarraren atarian elkartzen dira, Garesen. Ibarratzat hartzen den arren, ez da berez haran geografiko bat, Riosalado ibaiaren haranaren behealdea (Zirauki eta Mañeru) eta Arga ibaiaren eskuinaldearen zati bat (Girgillao eta Artazu) baititu. Nafarroako Erdialdeko tamaina ertaineko Mañeru eta Zirauki hiribilduek kontrastea egiten dute Artazu, Etxarren eta Girgillao herri txikiekin, Nafarroako Mendialdearen antzekoagoak baitira.
Bertako biztanleak mañeruibartarrak dira. Ibarburua Mañeru udalerria da.
Izena
aldatuMañeruibar beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Valdemañeru edo Valle de Mañeru
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Valdemañeru edo Val de Mañeru
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]
- Ualle de Mainero (1084)
- Ualle de Maniero (1099)
- Manneru (1189)
- Val de Arguinariz (1268)
- Val de Mayneru (1280)
- Val de Maynneru (1350)
- Val de Mayneru (1366)
- Mañeru (1587)
- Mañeru (1802)
- Val de Mañeru (1829)
- Mañeruibar (1990)
- Mañeruibar (2007)
Etimologia
aldatuMañeruibar Mañeru (herrietako baten izena) eta ibar (haran) elkartzetik dator.
Mañeru izena, oro har, Bizkaiko Mañaria eta Iruñeko Mañueta izenekin lotzen da ("bainuetxea" eta "bainu-lekua"). Hala ere, adituek ez dute argi ikusten Mañeruren jatorria "bainuetxea" dela. Julio Caro Barojak izena mañaria izeneko bularrarekin lotzea iradokitzen du, edo agian ezizen gisa erabilitako Magnarius izenekin lotzea. Hala ere, ez da ahaztu behar Alfonso Irigoienek Nafarroan ondo dokumentatutako pertsona izen ezagun batekin lotzen duela populazioaren izena: Mainerius de Pampilona (1157. urtea), Mainer de Pampilona edo don Mainer (1175. urtea); eta gogoan izan mañero ("antzua") izena dagoela.
Mañeru, beraz, esanahi zalantzagarriko izena da.
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuMañeruibarreko armarriak Mañeruko armarria da, eta honako blasoi hau du:[5]
« | Armarri kuartelatua: lehen hondo urdin batez eta aurrean urrezko gaztelu batez osatua dago; bigarren hondo gorri batez eta aurrean otso zuri batez, bere kolorezko harkaitzen gainean; hirugarren hondo gorri batez eta aurrean Nafarroako kateez; eta laugarren hondo urdin batez etea aurrean hiru urrezko zerrendez. | » |
Bandera
aldatuMañeruibarreko banderak Mañeruibarreko armarria dauka hondo gorri baten gainean.
Geografia
aldatuMañeruibar Nafarroako Erdialdea eremu geografikoan dago, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
Mugakideak
aldatuIngurune naturala eta kokapena
aldatuArga ibaia iparralde-hegoalde igarotzen da ibarraren hegoaldetik. Harana inguratzen duten gailur nagusiak Eskintza (735 m), San Kristobal (739 m), Uxixuri (806 m) eta Esparatz (1.019 m) dira.
Klima eta landaredia
aldatuMañeruibarrak klima mediterraniarra dauka orokorrean (ibarreko gunerik altuenetan azpimediterraniarra da prezipitazioak ugariagoak eta tenperatura hotzagoa delako). Urteko batez besteko tenperatura 12 gradu ingurukoa da eta prezipitazioak 600 eta 1.000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira (mendialdean 120 edo gehiago izan daitezke).
Ibarreko jatorrizko landarediaren gehiena galdu den arren, oraindik ere arte eta haritz bakanen batzuk geratzen dira herrigunearen inguruko mendietan.
Estazio meteorologikoa
aldatuMañeruibarrean ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 24.0 | 26.5 | 29.0 | 36.5 | 40.0 | 41.5 | 43.0 | 38.0 | 32.0 | 27.0 | 21.0 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.4 | 17.0 | 21.8 | 26.6 | 29.6 | 29.6 | 25.3 | 19.6 | 13.3 | 9.9 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 19.8 | 22.5 | 22.6 | 19.1 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.3 | 3.8 | 5.9 | 9.3 | 13.0 | 15.5 | 15.6 | 12.8 | 9.1 | 4.6 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -8.5 | -3.0 | -0.5 | 2.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -0.5 | -6.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 38.7 | 51.6 | 59.5 | 53.1 | 45.6 | 27.0 | 26.3 | 38.6 | 60.3 | 55.4 | 57.2 | 547.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 39.0 | 29.0 | 33.6 | 62.0 | 42.2 | 38.5 | 33.0 | 85.0 | 61.5 | 46.0 | 59.0 | 39.0 | 85.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 10.3 | 8.8 | 11.2 | 11.1 | 7.2 | 5.4 | 4.9 | 7.8 | 10.5 | 11.5 | 12.8 | 113.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.3 | 1.4 | 0.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 5.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Banaketa
aldatuMañeruibarrak 4 udalerri ditu:
Halaber, ibarrean 2 kontzeju ditu:
Gainera, bertze leku batek ere bada, hala nola:
Azkenik, lurraldean 8 herri hustu daude:
Historia
aldatuIbarra gisa dokumentatuta dago XI. mendean. Orduan (1084), Orti Enekoitz jauna Funesko eta Mañeruibarreko tenentea zen. Seguruenik, hiru mende geroago osatzen zuten leku berberak hartzen zituen: Mañeru, Zirauki, Anitz, Argiñaritz, Etxarren, Gorritza, Orendain, Sorakoitz, Artazu eta Zubiurrutia. Azken hori, hondatuta zegoena, Garesera gehitu zuen Karlos III.a Nafarroakoak 1416an. Batzuetan, Andion eta Muruzabal Andion ibarraren barruan agertu ziren (1427ko Su Liburuan, adibidez), garai hartan jenderik gabe eta gaur egun Mendigorrian kokatuak, nahiz eta Arga ibaiaren eskuinaldean, Mañeruibarreko muga naturala.
Erdi Aroa amaitu aurretik banandu egin zen Zirauki hiribildua, Leringo konderrian inskribatu zena 1425ean; Mañeru bi mende geroago banandu zen (1630), baina ibarreko batzarrak, Sorakoitzen egoitza zuenak, XIX. mendera arte iraun zuen.
Demografia
aldatu2021 urteko erroldaren arabera 1108 biztanle zituen Mañeruibarrak.
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
3611 | 4144 | 4218 | 3656 | 3790 | 3578 | 3435 | 3279 | 3061 | 2934 | 2712 | 2528 | 2176 | 462 | 1172 | 1002 | 1026 | 1133 | 1108 |
Ekonomia
aldatuEkonomia-jarduera nagusiak laborantza eta abere-hazkuntza dira. XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mañeruibar.
Garraioa
aldatuLa Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Bestalde, konpainia beraren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak ere geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Artazu eta Girgillao sailkatu zituen hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Mañeru eta Zirauki ez-euskal-eremuan zeuden bitartean.[12]
Koldo Zuazok, 2010ean, ibarreko udalerri guztiak ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[13] Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Oltzako hizkeran. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Mañeruibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Mañeruibarreko udalerri guztiak eremu ez-euskalduneko udalerriak ziren, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Artazu, Mañeru eta Zirauki) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[14]
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak Artazu eta Zirauki eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 42 udalekin batean.
Jaiak
aldatuHauek dira ibarreko jai nagusiak:
- Mañeruko Santa Barbarako erromeria, maiatzaren 1ean
- Ziraukiko San Kristobalerako erromeria, maiatzaren 1ean
- Etxarrengo Mañeruibarreko eguna, maiatzaren azken asteburuan
- Mañeruko San Pedroko jaiak edo Jai Txikiak, ekainaren azken asteburuan
- Artazuko San Migelgo jaiak, abuztuaren 15etik hurbilen dagoen asteburuan
- Ziraukiko Anitzerako erromeria, abuztuaren 15ean
- Ziraukiko San Romango jaiak, abuztuaren hirugarren asteburuan
- Mañeruko Erlikia Santuen jaiak edo Jai Nagusiak, abuztuaren azken asteburuan
- Artazuko Ardoaren eta Lurraren eguna, irailaren 10ean
- Artazuko San Migel eguna, irailaren 29an
Ondasun nabarmenak
aldatu- Argiñarizko San Martin eliza, XIII. mendean eraikitako kristiau eliza.
- Artazuko San Migel eliza, Erdi Aroan eraikitako kristiau eliza, XVIII. mendean zaharberritua.
- Etxarrengo San Roman eliza, XII. mendean eraikitako kristiau eliza, gotiko estiloan.
- Etxarrengo jauregia, Erdi Aroko jauregia.
- Girgillaoko San Pedro eliza, XIII. mendean eraikitako kristiau eliza, gotiko estiloan.
- Mañeruko San Pedro eliza, XVIII. mendean eraikitako kristiau eliza, neoklasiko estiloan.
- Ziraukiko San Roman eliza, XIII. mendean eraikitako kristiau eliza, XVII. mendean berregina.
- Ziraukiko Santa Katalina eliza, XIII. mendean eraikitako kristiau eliza, XVI. mendean birmodaltua.
- Ziraukiko erromatar zubia eta galtzada, erromatar garaiko eraikuntzak.
Mañeruibartar ospetsuak
aldatu- Juan Oses Maiantz (1830-1881), irakasle eta kazetari.
- Tirso Lacalle Ihabar, Ziraukiko herrena (1845-1920), gerrilari.
- Victor Lacalle Seminario (1889-?), militar.
- Javier Garriz Aiantz (1894-1977), apaiz eta idazle.
- Higinia Luz Goñi Aiestaran (1906-1943), Nazien biktima, Auschwitzen hila.
- Demetrio Beriain Azketa (1911-1981), idazle anarkista.
- Víctor Manuel Arbeloa Muru (1936-) politikari eta idazle.
- Jesus Maria Segura Zubieta (1958-), txirrindulari.
Irudiak
aldatuOharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Mañeruibar - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Albizu Etxetxipia, Lur - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ «Euskararen egoera Artazu eta inguruko herrietan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.