San Román de Moroso baseliza

San Román de Moroso baseliza Kantabriako Bostronizo (Arenas de Iguña) herrian dagoen X. mendeko baseliza mozarabiarra da.

San Román de Moroso baseliza
Kultura ondasuna
Iglesia Mozarabe de San Roman de Moroso.JPG
Baseliza.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Kantabria
UdalerriaArenas de Iguña
Koordenatuak 43° 13′ 11″ N, 4° 03′ 19″ W / 43.2197°N,4.05529°W / 43.2197; -4.05529Koordenatuak: 43° 13′ 11″ N, 4° 03′ 19″ W / 43.2197°N,4.05529°W / 43.2197; -4.05529
Historia eta erabilera
Elizbarrutia Santanderko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa Birpopulaketaren artea
Ondarea
BIC RI-51-0000858

HistoriaAldatu

Eraikuntza mozarabiar txiki hau X. mendean datatu da. Jatorriz, Goi Erdi Aroan garrantzi handia izan zuen Morosoko monasteriaren eraikuntza bat zen. Baselizaren berrikuntza lanak aurrera eramaten ari ziren,garai bereko nekropoli]]a aurkitu zen; bertan harri xahalez eta sarkofagoetan egindako ehorzketak aurkitu ziren. Kanpandegia askoz beranduago egin zen, XVIII. mendean inguruan.

DeskribapenaAldatu

Baseliza nahiko kalitatezko materialekin egina dago eta erikuntza itxura noblea de. Harlanduak oso ondo jarrita daude. Hormek 60-70 zm. artean dute. Habearte eta abside laukizuzen bakarrekoa da eta ataria iparraldera begira dago kokatuta; azken hau ez da oso ohikoa, normalean hegoaldera begira egoten baitira. Ornikuntzaren ikuspuntutik deigarriak dira ikusten diren modilioi handiak hormak burutzen; modiloi horiek lau zein sei hostoen loreen eta esbastikeen errepresentazioak dira.

 
Baseliza aurre aldetik ikusita.

BibliografiaAldatu

  • Campuzano Ruiz, E.: Catálogo monumental de Cantabria. II. Valles del Saja y Besaya. Santander 1991, 341-342 or.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu