Birpopulaketaren artea
Birpopulaketaren artea X. mendean kristauek birpopulatutako lurraldeetan egin zen artea da. Zenbait tokitan arte mozarabiar deiturikoa, beste kasu batzuetan azken termino hau Al-Andalus-en zeuden kristauek eginiko artea deitzeko erabiltzen da.
Testuingurua
aldatuAsturiar erresumak indarra hartzen zuen bitartean, musulmanak geroz eta gogorragoak ziren mozarabiarrekin (Al-Andalusen) eta hauetako askoren ihesa eragin zuten. Mozarabiarrek bi gunetara egin zuten ihes: asturiar erreinura eta karolingiar erreinura. X. mendean Leongo erreinua sortu zen, errekonkistari bultzada handia emanez. Berreskuratutako lurraldeetan birpopulaketa bat egin behar zen, mugaldeko lurraldeak izanik (musulmanen eta kristauen lurren artean) ez baitzegoen populazio handirik, Dueroko bailaran eman zen. Horregatik deitu zaio birpopulaketaren artea. Aurreko bizilagunek utzitako aztarnak erromatarrak, paleokristauak eta bisigodoak ziren eta hauek berritu behar izan zituzten beste berri batzuk eraikitzearekin batera.
Mugimendu monakal oso garrantzitsua izan zen, monasterio asko eraiki ziren eta hauen eragina handia izan zen.
Arte honen ezaugarririk nabariena aniztasuna da. Esan bezala, hiru eragile nagusi izan zituen; alde batetik, bertako tradizioa zegoen (erresistentzi gunekoa, erromatarra, arte paleokristaua, arte asturiarra eta arte bisigotikoa. Bestetik Kordobako arte hispaniar musulmanaren eragina (ihesian zetozen mozarabiarrei esker).
Arkitektura
aldatuAniztasun handikoa izan zen, hala ere eraikinen funtsezkoa kristaua zen eta mozarabiarrek ekarritako eraginak azalekoak besterik ez ziren izan. Erabili ziren materialen artean harlandua, harlangaitza, adreilua, egurra eta batez ere material berrerabili asko izan ziren.
Oinplanoak basilikalak izan ziren: hiru nabe eta guztiz artikulatuak (bisigodoen kultuen ondorioa). Baziren baita ere bi nabeko elizak, nabe bakarreko otoiztegi txikiak, monasterio bikoitzak (emakume eta gizonentzat ez mistoak)... burualde mota asko zeuden: abside bakarrekoak eta baita hirukoitzak ere. Oro har, buruhorma zuzenekoa eta ferra arku formarekin. Erdiko absidea handiagoa izaten zen.
Euskarriak koloma eta pilareak ziren, askotan berrerabiliak. Baita konposatua ere erabiltzen zuten: kruziformea. Normalean kapitel korintiarrekin eta askotan zimaziodunak izaten ziren. Estalkietan ere aniztasun handia dago: egurrezkoak, kanoi ganga, nerbiodun ganga, kupula gaionatuak,...
Atariak eraikinen alboetan egoten ziren. Tribunak ere bazeuden, baita zinborrioak ere. fabrikazko ikonostasioak eraikitzen zituzten, bisigodoen eragina mantenduz.
Adibideak:
- Escalada-ko San Miguel monasterioa
- Mazote-ko San Cebrián
- Peñalbako Santiago
- Celanova-ko San Miguel
- Ollas-eko Santo Tomás
- Wanbako Andre Maria
Eskultura
aldatuOso eskultura gutxi kontserbatu da. Hala ere, ziurtzat ematen da ez zela mukulu biribileko eskulturarik existitu. Ezagutzen diren adibide gehienak beran testuingurutik at daude. Eskultura figuratiboa da, erliebeduna eta harri gainean egindakoa. Alakaz eginiko lanketa leun eta sinplea da, arte bisigotikoan egiten zen bezala. Eskulturak ez zuen garapen handirik izan. Adibideak:
- Mazoteko San Cebriango erliebea (Valladolid). Harria kareharria da. Forma etzana dauka, badirudi friso bateko zati edo ateburu baten zatia dela. Bi lagun ikus daitezke eta badirudi ezkerrekoa bedeinkatze keinuarekin dagoela. Hauen ezkerraldean eraikin bat dago almena eta erdi puntuko arkua duen atearekin. Inguru guztian dagoen apaindura geometrikoak eragin bisigotikoa adierazten du. Nahiz eta zati bat izan badirudi interpretazio bat izan daitekeela Kristo eta apostolu bat edo eta bi apostolu, Jerusalem zerutiarraren atean. Estilo linealak miniaturaren eragina izan zuela adieraz dezake.
- Retortilloko Andre Mariaren erliebeak (Kantabria). Hiru pieza iritsi dira.
- Villatuertako San Miguelen erliebeak.
Margogintza
aldatuOso aztarna gutxi kontserbatu da. Kontutan hartu behar da agian, garaiko arkitektura guztiz margotua izanen zela, baina ez da ezer kontserbatu. Gaur egunera iritsitakoak bitan bana daitezke: ornamentazioa eta figuratiboa. Eta adibideak hiru dira;
- Wambako Andre Maria
- Peñalbako Santiago
- San Quiros. Pedret.
Urregintza
aldatuGaraiko elizen altxor sakratua zen eta iturrietan irakurri daitekeen bezala PRO LUMINARE ECCLESIA ziren, eliza argitzeko. Adibideak:
- Peñalbako Santiagoko botozko gurutzea.
- Rodas-eko aldare eramangarria.
- Silos-eko kaliza.
Miniaturagintza
aldatuX. mendean, miniaturagintzak izugarrizko garrantzia izan zuen. Erreinu kristauetan miniaturagintzan lan gorena egin zen. eskuizkribuen errekuperazio handia gertatu zen eta gehiena iluminatuak ez egon arren, badira hamaika bat. Monasterioetako scriptorium-etan egiten ziren. Hauen aurrekaritzat bisigodoen garaiko eta arte asturiarrean egindako miniaturak hartzen dira. Sustatzaileak monarkia eta monasterioak berak ziren.
Garaiko miniatura egileen izenak ezagutzen dira eskribauek zein miniaturagileek beren izenak jartzen zituztelako. Egile ibiltariak ziren eta talde lana zen. Adibideak:
- Leongo Biblia
- Valeranikako Biblia
- Silos-ko beatoa
- Escaladako San Miguel-en beatoa
- Tavarako salbatzailearen monasterioaren beatoa