San Roke baseliza (Otxandio)

Otxandioko baseliza

San Roke baseliza Otxandion dagoen baseliza bat da, Gasteizerako norabidean, hilerriaren ondoan, Gomilaz baserritik oso gertu.

San Roke baseliza (Otxandio)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaOtxandio
Koordenatuak43°02′10″N 2°39′04″W / 43.0360645°N 2.651084°W / 43.0360645; -2.651084
Map
IzenaRoke Montpellierkoa

Historia

aldatu

XVI. mendean egondako izurri epidemiaren ondoren bizirik gelditu zirenek eraiki zuten. Iturrizaren arabera 1780an berreraiki zuten.

Arkitektura

aldatu

Oinplano errektangeluarra dauka. Bere presbiterioa eta erdiko habeartea erdi-puntuko arku batez daude banatuta. Hormak landu gabeko harriak erabiliz eginak dira, harlanduzko izkinekin. Bestalde, aipagarria da bere sarreran dagoen tornuan landutako zurezko hesia. Gaur egun, bere barrualdean San Rokeren irudi bat besterik ez dago, baina antzina Santa Ageda eta Santa Luzia ere gurtzen zituzten baseliza honetan[1].

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Gaur egun ere, abuztuaren 16an, San Roke eguna ospatzen da. Egun honetan hainbat herritar eta inguruko jende hurbiltzen da baselizaraino meza entzutera. Herrian baselizako himnoa kantatzen da egun horretan:

«

Erroke ona, gagizuz gorde
Gatx ta pestetik
Arren gaur gu ere…

»


Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu