San Roke baseliza (Deba)

eraikitako euskal ondare nabaria Deban

San Roke baseliza, Gipuzkoako Deba udalerrian dagoen baseliza bat da, Debabarrena eskualdean. Itziarrera iristen den antzinako galtzadan dago.

San Roke baseliza (Deba)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDeba
Koordenatuak43°17′30″N 2°20′56″W / 43.29161°N 2.349°W / 43.29161; -2.349
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
IzenaRoke Montpellierkoa
Ondarea
EJren ondarea14

Historia aldatu

Baseliza honi buruzko lehenbiziko datuak XVII. mendekoak dira.

Eraikina aldatu

Arkitekturari dagokionez, bere egurrezko arkupe ederra nabarmentzen da, bai eta sarbideko atrio gaineko korua ere.

Ospakizunak aldatu

Baseliza hau hainbat ospakizunen kokalekua da:

  • San Roke jaieguna, Debako santu zaindaria, adibidez, abuztuaren 16an ospatzen da. Egun honetan, Debatik baselizara santuaren irudiarekin batera prozesioan igotzeko ohitura dago, bertan meza ospatuz. Ibilbidean zehar eta baselizan bertan ere, esku dantza dantzatzen da, makil eta xingola zurigorridun 10-12 dantzariz osatutako usadiozko dantza.
  • Era berean, maiatzaren hirugarren igandean, Debatarren Eguna dela eta, mezaren ondoren ere esku dantza dantzatzen da.