San Quentin Estatu Presondegia

San Quentin Estatu Presondegia (ingeles San Quentin State Prison edota SQ) AEBtako Kalifornia estatuko San Quentin hirian dagoen gizonezkoentzako espetxea da, Marin konderrian eta San Frantzisko hiriaren iparraldean. Estatu osoan heriotz korridorea duen espetxe bakarra da, gas ganbera bat ere badu. 1852an ireki zen eta ordudanik bertatik AEBtako gaizkile eta preso arriskutsu asko igaro dira.

San Quentin Estatu Presondegia
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriMarin konderria
Koordenatuak37°56′15″N 122°29′21″W / 37.9375°N 122.4891°W / 37.9375; -122.4891
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1852
Inaugurazioa1852ko uztaila
KudeatzaileaCalifornia Department of Corrections and Rehabilitation
Arkitektura
Azalera1,75 km²
Webgune ofiziala

Ziurrenik, eta batez ere zinemari esker, Alcatrazeko kartzela eta Sing Sing espetxearekin batera herrialde honetako hiru presondegi ospetsuenak izango dira. Beste askoren artean, 1969an Johnny Cash kantautore ezagunak espetxe honetan zuzeneko kontzertu bat jotzeaz gain, 2003an Metallica heavy metal talde ospetsuak ere St. Anger abestiaren bideoklipa hementxe grabatu zuen.

Kanpo estekak

aldatu