Sing Sing
Sing Sing Estatu Batuetako New Yorkeko estatuan dagoen Ossining udalerriko segurtasun goreneko espetxe bat da. Hudson ibaiaren ertzean dago, New York hiritik 30 milia iparraldera. Mundu mailan eta bereziki Estatu Batuetako kulturan herrikoian espetxe baldintza latzak eta segurtasun neurri zorrotzak izateagatik ospetsua da.
Sing Sing | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
County of New York | Westchester konderria |
Ameriketako Estatu Batuetako herri | Ossining |
Village of New York | Ossining |
Koordenatuak | 41°09′06″N 73°52′08″W / 41.151666666667°N 73.868888888889°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1826 |
Inaugurazioa | 1826 |
Kudeatzailea | New York State Department of Corrections and Community Supervision |
1825ean eraiki eta New York estatuko hirugarren espetxea bilakatu zen. Bertan, 1891-1971 bitartean preso ugari aulki elektrikoan hiltzera zigortuak izan dira.
1983ko urtarrilaren 8an B blokeko presoak matxinatu eta 17 zaindari bahitu zituzten. Matxinada hau 53 ordu ondoren amaitu zen.
Preso nabarmeneak
aldatu- Albert Fish, serieko hiltzailea eta giza haragijalea.
- James Larkin, irlandar sindikalista bertan 1920-1923 bitartean preso egon zen.
- The Rose Man, hilketa bat burutzea bizi osorako zigortu zuten newyorktar egunkari batetako argitaratzaile ohia.
- Ethel eta Julius Rosenberg, Sobietar Batasunaren alde espiotza burutu izatea eta heriotz zigorrera kondenatu zituzten senar-emazteak.
- William H. Van Schaick, New York hiriko historia osoko itsas istripu handienaren arduradun izan zen General Slocum ontziko kapitaina.