San Pedro baseliza (Elkano)

San Pedro baseliza Gipuzkoako Zarautz udalerriko Elkano auzoan dagoen baseliza bat da. Erdi Aroko eraikina da, Pablo Gorosabel historialariak bere Geografia-Historia Hiztegian dioenez, jada 1025an San Salbador Olazabalgo elizari emandako dohaintzaren barnean aipatua da.

San Pedro baseliza
Elkano.jpg
Santa Pedro baselizaren ikuspegi orokorra.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Zarautz
Koordenatuak 43° 17′ N, 2° 12′ W / 43.28°N,2.2°W / 43.28; -2.2Koordenatuak: 43° 17′ N, 2° 12′ W / 43.28°N,2.2°W / 43.28; -2.2
Arkitektura

EraikinaAldatu

Sarrerako atea ojibala eta XIV. mendean gotiko estiloan eginikoa da. Gaur egun baselizak ez du erretaularik eta bertan hiltzorian dagoen Kristo handi baten irudi eder bat dago. Alboeetara hareharrizko antzinako aldareak eta Gure Amaren eta San Pedroren tailak daude.

Bisitari Nagusiaren idazkien irakurrita 1540ean lau aldare zituela badakigu: nagusia San Pedrori sagaratua, gainontzeko hiruak, Gure Ama, Santa Susana eta Santa Barbararenak. Gotiko estiloko bataio harria ere badu, jatorriz Getariako San Salbador elizan zegoena.

1989ko uztailaren 9an zaharberritze sakon baten ondoren baseliza berrinauguratua izan zen. Donostiako Elizbarrutiko Museoan jatorriz baseliza honetan zeuden XIV. mendeko bi taila ikusgai daude: San Pedro eta bestea identifikatu gabea.

MitologiaAldatu

Luis Pedro Peña Santiago etnologoak baselizaren eraikitzearen kondaira jaso zuen. Elkano-Bitarte baserriko Joxe Antonio Manterola kontatutakoaren arabera, hiru gizonezko sorginek gau bakar batean eraiki omen zuten. Sorgin hauetako bat maingua zenez, “Kojua” ezizena zuen. Sorgin hauetako batek Garate menditik harriak Arbastañaundi kokalekura jaurtikitzen omen zituen, bertan Kojuak jaso eta Elkanora jaurtikiz, han hirugarren sorginak eliza eraikitzen duen bitartean.

JaiakAldatu

Urtero ekainaren 29an baselizan ospatu ohi dira.

Kanpo estekakAldatu