San Nikolas Itsastarren katedrala
San Nikolas Itsastarren katedrala (Никольский морской собор, Nikolskiy morskoy sobor) Errusiako San Petersburgoko eliza nagusietariko bat da. Barroko isabeldar estilokoa, San Nikolas plazan kokatuta dago. 1753 eta 1762 artean eraikia, Errusiako Eliza Ortodoxoaren jabegoa da. Itsasoko jendearen zaindariari den San Nikolas Barikoari eskainia dago.[1]
San Nikolas Itsastarren katedrala | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako hiri federalak | San Petersburgo |
Koordenatuak | 59°55′21″N 30°18′00″E / 59.92238°N 30.30013°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1753 |
Izenaren jatorria | San Nikolas Barikoa |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Elizbarrutia | Diocese of Saint Petersburg (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Savva Chevakinsky (en) |
Materiala(k) | adreilua |
Estiloa | Russian Baroque (en) |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuKatedrala 1753 eta 1762 arteko urteetan eraiki zen, egurrezko aurreko eliza ordezkatuz. Savva Txevakinski XVIII. mendeko arkitekto errusiar handienetako baten proiektuaren arabera egin zen. Inguru horretan bizi ziren marinelek eta Almirantegoko langileek sortu zuten, eta, horregatik, San Nikolas patroiaren izenpean jarri zen. Horregatik, Itsasoko eliza edo Marinelen eliza bezala ezagutzen da. 1755 eta 1758 artean, Katedraletik gertu, lau solairuko kanpandorrea eraiki zen, urre-koloreko orratz batez errematatua, Kriukov kanalaren ondoan.[2]
Sobietar Batasunaren garaian, katedrala izan zen itxi ez zen San Petersburgoko eliza bakarrenetakoa. 1967an, hildakoen meza egin zen Anna Ajmatova poeta ehorzteko.
Iruditegia
aldatu-
1890. hamarkadaren postala.
-
Katedralaren barrualdea margolan batean, 1843.
-
Elizaren barrualdea 2017an.
-
Katedrala gauez.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Errusieraz):Katedralaren webgune ofiziala.