San Migel eliza (Orkoien)

San Migel eliza Nafarroako Orkoien udalerrian dagoen eliza bat da. Done Mikeli sagaratua dago.

San Migel eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOrkoien
Koordenatuak42°49′30″N 1°42′32″W / 42.825047°N 1.708856°W / 42.825047; -1.708856
Map

Eraikina aldatu

Orkoiengo gaur egungo San Migel eliza estilo gotikokoa da eta antzinako eliza erromaniko baten gainean eraiki zuten. Horregatik, gaur egungo elizan antzinako eraikinaren aztarnak ageri dira. Aztarna horiek, duela urte batzuk eginiko zaharberritze batean aurkitu zituzten. Adituen ustez, baliteke antzinako eliza erromanikoa defentsarako gotorleku batekin loturik egon izana, herriaren kokapen estrategikoa dela eta. San Migel Aralarkoaren bisitak hori iradokitzen du, nafarroako gotorleku eta harresien santu zaindaria baita.

Kokalekua aldatu

Herrigune historikoan dago, San Migel kalearen amaieran.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu