Mikel (goiaingerua)

Done Mikel» orritik birbideratua)

Mikel goiaingerua, Done Mikel, Jaun Done Mikel edo San Mikel (hebreeraz: מיכאל‎ —ahoskera: ˌmixäˈʔel; esanahia: «Nor Jainkoa adina?»—; arabieraz: ميخائيل‎ Mīkhā'īl; grezieraz: Μιχαήλ Mikhaḗl; latinez: Michael), Jainkoaren armaden buru da judaismoan, islamean eta kristautasunean (eliza katolikoa, ortodoxoa, koptoa eta Anglikanoa).

Mikel (goiaingerua)

Bizitza
Jaiotzabaliorik ez, baliorik ez
Jarduerak
Santutegia
Azaroaren 8, Irailaren 29 eta Irailaren 19
Graduakomandante buru
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
kristautasuna
islama
Bahá'í fedea
Uharte Arakiletik gorantz San Mikel Aralarkoaren santutegira doan bidean, santutegira hurbilduz goazela agertzen den harria. Idazkun hau du: «Mikel gurea zaindu Euskal Herria».

San Migel Aralarkoa goiaingerua Euskal Herriko santu zaindaria da. Euskal Herrian jaiera handia izan du, eta sinesmen paganoetan oinarritu zen:

« Mendia zen [...] sineste zaharretako katedral eta santutegia. Ez halere edozein mendi. Zerutik gertu zegoen mendi aukeratuak, Amaren sabelera doan bide antzera, kobazulo edo lezeren bat behar zuen goiko aita indarrak lurraren ama sabela ernaltzeko. Horrela sortu zen mundu guztiko mendi santuen mitoa. Bizia ematen duen sugaar edo suge harra. Herensugea alegia, udaberrian ikusten da garra dariola kanpora ateratzen, eta udazkenean itzultzen da berriro lurpean dagoen neguko gelara. Herensugea, berez, biziaren aita da, baina, gero, bere umeen irensle bihurtzen da, ekaitz, tximista, lurrikara, uholde, lehorte eta ezbehar guztien figuran, eta gizonak hil egiten du. Bide berean egurasten da Mari, lurraren emankortasunaren irudia.

Mendi horien inguruan egiten ziren erlijio paganoen ospakizun nagusiak, eta Eliza indartzen joan zen eran mendietako kultua kristautzen ahalegindu zen. Aralarko elizaren oinarrian erromaniko eta arabiar kutsuko aztarnak baino lehenagokoak aurkitu dira. [...]

Europan zehar, emankortasunaren ildoko mendi santu horiek, done Mikelen izenean bataiatu zituen Elizak, hala nola Farfa Frantzian, Gargano Italian, edota Aralarkoa Nafarroan. Horregatik sartu zituen liturgian Mikel goiaingeruaren bi festa: udaberrikoa maiatzaren 8an eta udazkenekoa irailaren 29an, aurrekoen festaburu zaharretan.

»
Jose Maria Satrustegi[1]

Izenak

aldatu
 
Orreagako Kolegiata

Jaiera handiko santua izaki, euskaran hainbat forma hartu ditu haren izenak. Euskaltzaindiak emandako arauei jarraituz, Done Mikel, Jaun Done Mikel, San Mikel edo Mikel goiaingerua da euskara batuan.[2][3] Beste forma batzuk: Jaun Done Mikel euskara batukoaren aldaera dialektalak (Jaundone Mikel, Jandone Mikel, Jondone Mikel, Jondoni Mikel); San Migel (Samiel aldaera herrikoiarekin); Sabin Aranak asmatutako deun darabiltenak (Deun Mikel, Mikel Deuna, Migel Deuna).[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Satrustegi, Jose Maria. (2002). «Udaberriko ohituren sustraiak» Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 34 (77): 301-306. ISSN 0590-1871..
  2. Euskaltzaindia, 66. araua: «Santutegiko izen ohikoenak».
  3. Euskaltzaindia, 125. araua: «San, santu, done eta besteren erabilera».
  4. Salaberri Zaratiegi, Patxi. (1992). «Santu, San, Done eta ingurukoak» Euskera 44 (1999-2): 1169-1175..

Ikus, gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu
  • Joseba Aurkenerena: Sugaar eta Herensuge udazkeneko ekinozioan nagusi. [1]