San Martin eliza (Estavillo)

Gotikoko eliza

San Martin Martin Tourskoaren eliza Armiñon udalerriko Estavillo herrian (Araba) dagoen eraikin historikoa da. XV. mendeko estilo gotikoan egina da. Donejakue Bidean dago.

San Martin eliza (Estavillo)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaArmiñon
Koordenatuak42°43′41″N 2°51′43″W / 42.728136°N 2.862072°W / 42.728136; -2.862072
Map
Ondarea

Ezaugarriak aldatu

Bi zutabeko portada ederra du, landare-motiboak dituen arku puntadunarekin. Erretaula nagusia berpizkunde garaikoa da eta Pedro López de Gámiz Miranda de Ebroko eskultore ospetsuaren lana da; lana 1567koa da erromanismo estiloan egina (pizkunde eta barroko arteko joera) da. Erromanismoa indar handiarekin zabaldu zen Euskal Herrian eta Estavilloko eliz hau benetako eredua izan zen lehendabizikoa izan baitzen.[1] Ezkerraldean kapera dago, XVI. mendekoa, eta habeartearen eskuinaldean erretaula barroko bat ikus daiteke, XVII. mende amaierakoa. Kanpoan, portada parean gurutze ikusgarri bat dago.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu