San Martin Abendañukoaren baseliza
eraikitako euskal ondare nabaria
San Martin Abendañoko baseliza edo eliza egungo San Martin auzoaren eliza da, Gasteizen. XIII. mendean eraikia, Erromaniko estilokoa da. 1978 eta 1980 artean eraikina berritu egin zen.
San Martin Abendañukoaren baseliza | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′03″N 2°41′14″W / 42.850942°N 2.687276°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIII. mendea |
Elizbarrutia | Gasteizko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte erromanikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 483 |
Ezaugarriak aldatu
Oinplano laukizuzena du. Hormak erromanikoak dira. Aldarea ziuraski prerromaniko estilokoa da.
Muralak aldatu
1978 eta 1980 artean aurrera eraman ziren berritzeko lanetan gotiko estiloko margolan muralak aurkitu zituzten, bai baselizaren barruan baita ere kanpoan. Buruan kokatutako margolan horietan Kristo gurutziltzatu bat ikus daiteke; baita ere Deikundea. Ganga eusteko egin ziren arkuetan, bestetik, santu baten idazkuna eta apezpiku baten makulua ere bai. Martiri baten margoaren aztarnak ikus daitezke.[1]
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Martin Abendañukoaren baseliza |