San Juan de Duero monasterioa

San Juan de Duero monasterioa, San Juan de Dueroren Arkuak gisa baita ere ezaguna, gaztelar erromanikoaren erorkinak dira. Soria hiritik gertu dado. Hasierako eraikina XII. mendearen hasieran altxatu zen, Duero ibaiaren ertzean. Jatorriz Jerusalemgo San Joan Ordena militarraren monasterioa zen eta XVIII. mende arte okupatuta egon zen. Egun elizaren eta klaustroaren erorkinak gelditzen dira.[1]

San Juan de Duero monasterioa
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia
UdalerriaSoria
Koordenatuak41°46′06″N 2°27′15″W / 41.7684°N 2.4543°W / 41.7684; -2.4543
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaJoanes Bataiatzailea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Osma-Soria (en) Itzuli
IzenaJoanes Bataiatzailea
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
BICRI-51-0000032
Elizaren barrualdea.

Eliza aldatu

Eliza oso sinplea da, habearte bakarrekoa, presbiterioa eta absidea dituena. Ganga kanoi-erdi zorrotzekoa da, eta zirkuluerdi-formakoa, labe-gangaduna. Ez luke ezer deigarririk izango, bi tenpleteengatik ez balitz, presbiterioaren alde banatan ikonostasi gisa jarria; bien artean geratzen zen espazioa, greziar errituaren arauei jarraituz, apaizari sagaratzeko unean ezkutatu ahal izateko sortua zen. Bi baldakino dira, bata kupula esferikokoa eta bestea konikoa, baina bietan eskifatuak eta fuste laukoitzeko eta kapitel eta harroin bakarreko zutabeen gainean muntatuak. Kapitelek merituzko erliebe figuratiboak dituzte, pasarte ebanjeliko eta alegorikoak antzezten dituztenak. Batean, Ama Birjina ohean etzanda ikusten da, emakume batek burkoa konpontzen duen bitartean. San Jose oso hondatuta dago, haurra sehaskan eta, eszena guztiaren gainean, mandoa eta idia izar baten azpian.

Klaustroa aldatu

XIII. mendean eraikitako klaustroa da eta multzoaren elementu nagusia. Lauki irregular bat osatzen du. Ipar-mendebaldeko angelua, besteak baino zaharragoa, erromanikoa da; zirkuluerdiko arkuak eta basamentu jarraitua ditue. Ipar-ekialdekoak ez du basamenturik; zutabeak fuste laukoitzak ditu, gurutze formakoak, eta arku tumidoak. Hego-ekialdeko erpinak sekzio karratuko zutabe ildaskatuak eta elkarren artean gurutzatzen diren arku tumidoak ditu. Beste angeluak, hego-mendebaldekoak, fuste bikoitz zirkularreko zutabeak eta kapitel apainduak ditu, eta horien gainean aurreko angelukoen antzera baina sinpletasun handiagoz gurutzatzen diren arku zorrotzak bermatzen dira. Zalantzarik gabe, klaustroko espaziorik apartekoenetako bat da, ez bakarrik Espainiakoa, Mendebalde osokoa baizik, nahiz eta teilatua galdu eta gaur egun, zaharberritua egon arren, hondamendi gisa aurkeztu.

Bécquerren eragina aldatu

Gustavo Adolfo Bécquerek inguru honetan kokatuta bere kontakizun ezagunenetako bat idatzi zuen, "El Monte de las Ánimas" kondaira alegia.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu