San Jose baseliza (Belauntza)

San Jose baseliza Gipuzkoako Belauntza udalerrian dagoen baseliza bat da.

San Jose baseliza
Baselizaren aurrealdea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBelauntza
Koordenatuak43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.06°W / 43.14; -2.06
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaJosef Nazaretekoa

Kokalekua

aldatu

Ibarra eta Berrobi arteko errepidea dago, Ibarrako irteeran dagoen Okobio auzoan, hain zuzen ere, Belauntzarako igoera hasten den bidegurutzean, eta Elduaran edo Berastegi erreka eta industrialdearen alboan.

 
Baselizaren ikuspegi orokorra.

Historia

aldatu

2009an bertan zegoen San Joseren irudia lapurtu zuten, baina Martutenen dagoen Ahizpa Kontzeptzionisten komentuko mojek auzotarrei irudi berria oparitu zieten[1].

Eraikina

aldatu

Eliz ataria du ezaugarri nagusitzat, honen gainean korua kokatzen delarik. Beranduago gehitu zitzaizkion sakristia eta dorrea; baita, barruan, San Joseren irudia edo eskultura gordetzen duen erretaula zentrala ere. Egun, ez da elizkizunik ospatzen, halere San Jose eguneko jaieguna ospatzen da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu