San Joan Txiki
San Joan Txiki edo San Joan Ante Portam Latinam[1] ermita bat da, Eskoriatzako Mendiola elizatean dagoena, 600 metroko garaieran, Elixabarriko mendatearen gainaldetik gertu.
San Joan Txiki | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Eskoriatza |
Koordenatuak | 43°01′N 2°30′W / 43.01°N 2.5°W |
Iristeko bideak
aldatuBideetako bat, Mendiolatik doa. Peñakulura heldu ondoren, gorantza jo behar da, eskuinetara hartzen den bihurgune batean. Eta gora segi behar da, handik denbora batetara, bidearen amaieratik gertu baina Aranguren, Elorretako Haitza eta Kurtzebarri mendietara jarraitu baino lehen, lau-lauan dagoen bidexka batetara heldu arte. Bidexka honen bitartez, eta aurretik iturri bat igaroz, ermitara hel daiteke.
Mendiolatik doan bigarren bidea, elizate hontatik abiatu eta, gorago dagoen bidegurutze batean, eskuinetara hartu behar da, ondoren, oraindik gorago, ezkerretara hartu, eta, hemendik metro gutxira, berriz eskuinetara hartzeko. Minutu batzuen buruan, bide honek, Bolibar elizatetik datorrenarekin bat egiten du.
Azkena, Bolibartik doa. Elizate honetako Uretz bidegurutzean, gorantz hartu behar da, elizateko elizarantz doan errepidea alde batera utzita. Bide honi jarraiki, handik gutxira, beste bidegurutze bat dago. Hemen, ezkerretara hartu behar da, eta gora segi, maldaren tontorraren ezkerraldean, pinudi bat ikusi arte. Pinudi honen aurrean, beste bidegurutze bat dago. Bata, beherantz doa, Erañarantz. Eta bestea gorantz. Azken hau da hartu behar dena. Bide honen amaieran, beste bidegurutze bat dago. Toki hontan, ezkerretarantz hartu behar da. Bide hau hartu eta minutu gutxira, Mendiolatik datorren bigarren bidearekin bat egiten du. Toki hontan, gorantz eta gorantz jarraitu baino ez dago. Bidearen amaiera aldera, eskuinetara hartzea baino ez da geratzen, handik gutxira, ermitara heltzeko.
Inguruko beste toki batzuk
aldatuGertu, beheraxeago, iturri bat dago. Inguruko mendietarantz doazenek bidean aurkituko duten iturri bakarra da.
Pixka bat urrutirago, txabola bat dago, ehiztariek babeslekutzat erabiltzen dutena.
Bitxikeriak
aldatuEuskal kantutegian, ermita honen izena duen kantu bat dago:
« | San Juan ante porta letaña larrunbat arratsaldean. (berriz) |
» |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ibarraundi Museoaren web orria, Gipuzkoako museoen webgunean.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |