Peñakulu Eskoriatzako Mendiola elizatean dagoen baserri bat da, 570 metro inguruko garaieran, Aranguren, Elorretako Haitza, Kurtzebarri eta inguruko beste mendi batzuetara joaten diren askok igarotzen dutena.

Beste izen batzuk aldatu

Baserri honen benetako izena, berez, Uriaga da.

Inguruko tokiak aldatu

Baserri honetatik gertu, eskuinetara, pinudi bat zabaltzen da, mendiranzko bidearen ondoan dagoena.

Irispideak aldatu

Baserri honen ingurura heltzeko biderik errazena, Mendiolako monumentuaren parean dagoen bidetik joatea da. Goraxeago, bidegurutze bat dago. Bide horietako bat, ezkerrera doa, bestea, berriz, eskuinera. Bi bide hauek, goraxeago bat egiten dute, baserria dagoen tokia baino gorago. Zuzenena, baina, bidegurutze hortan, ezkerrerantz doan bidea da. Gorantz jarraitu behar da denbora guztian. Azkenik, baserria bera, lautada labur baten amaieran dago. Askoz gorago aurkitzen diren mendietarantz jarraitu nahi duenak, baserri honen eskuinetara dagoen pinudia igaro behar du, egurrez eginiko pasabide estu batetatik.

Inguruko paisaiak aldatu

Aipaturiko bidegurutze hortan, ezkerreko bidean gorantz joan ahala, ezkerretara, Urkuluko urtegia ikus daiteke, garbi-garbi.

Kanpo estekak aldatu