Elorretako Haitza

Euskal Herriko mendia

Elorretako Haitza Zaraiako mendilerroan dagoen mendietako bat da. Orokorki, Kurutzeberri deitzen den mendian dago, bertako tontorrik garaiena delarik, eta Zaraia mendilerro osoko bigarren garaiena da, 1.146 metroko garaierarekin. Apotza edo Kargaleku lepoaren bidez, Aranguren mendiarekin, mendilerroko mendirik garaienarekin, bat egiten du.

Elorretako Haitza
Datu orokorrak
Garaiera1.146 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′56″N 2°29′42″W / 42.999°N 2.495°W / 42.999; -2.495
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaMendiola (Eskoriatza) auzotik

Irispideak

aldatu

Biderik ohikoena, Elixabarritik doa. Hona, zuzenean Mendiolatik, Peñakulu igaroz, edo Bolibartik, hel daiteke. Bolibartik datorren bideak, Mendiolatik datorren bideetako batekin bat egiten du, pinudi baten ondotik igarotzen den bide batean, ehiztariak ibili ohi diren beste pinudi batetik gertu. Hemendik, lur eta harrizko bide bat abiatzen da, gorantz eta gorantz, San Juan Portaletaña edo San Juan Txikia izeneko ermitara heldu arte. Handik gora, zuzenean Mendiolatik datorren bidearekin bat egiten du bide honek. Behin bide hortara helduta, aurrera jarraitu besterik ez dago, Kargaleku edo Apotza izeneko lepora heldu arte. Behin hemen, ezkerretarantz hartzea baino ez da geratzen, mendiaren tontorrera heltzeko.

Inguruko tokiak

aldatu

Apotza edo Kargaleku lepoa

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa