San Hilarion monasterioa
San Hilarion monasterioa, Tell Umm el-'Amr gune arkeologikoan dagoen antzinako monasterio kristau bat da, Deir al-Balahetik gertu, Gazako zerrendan (Palestina).[1]
San Hilarion monasterioa | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Gazako lur zerrenda |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Deir al-Balahko Gobernazioa |
Koordenatuak | 31°26′50″N 34°21′59″E / 31.4472°N 34.3663°E |
Historia eta arkeologia
aldatuMonasterioa 340. urtean fundatu zuen Hilarionek, Gaza eskualdeko bertakoa izan zen kristaua, Palestinako monasterioen tradizioaren sortzailea.
Hilarion kristautasunera bihurtua zen Alexandrian, eta gero, San Antonio Antiokiakoak inspiraturik, ermitau bihurtu zen, lehenik Egipton eta gero bere jaioterrian. Thabatha sorterritik gertu, baseliza bat eraiki zuen, eta Hilarionek hirurogeita hiru urte zituenerako, monasterioa handia bilakatua zen, erromes asko erakartzen zituen tokia. Garai hartan basamortuan zegoela dio historiografiak, baina berez Egipto, Palestina, Siria eta Mesopotamiaren arteko bidegurutzean zegoen, eta Gaza eskualdeko misiolarien zentro garrantzitsu bat izan zela uste da.
San Hilarion monasterioaren hondakinek lau mende baino gehiago hartzen dituzte, erromatar garaiaren amaieratik Umayyad kaliferriaren aldira arte. Eraikinen artean, bost eliza (bakoitzak aurrekoa ordezkatuz), bainuetxe bat eta santutegi multzo bat dago; eta horietan aurkitu dira mosaiko geometrikoak eta kripta zabal bat ere bai.[2] San Antoniok ezarritako eremiten tradizioan, buztinezko adreiluz eta material galkorrez egindako gelaxka txikiak izan zitezkeen bertako monjeen bizilekuak, baina material horien galkortasunagatik, horien hondarrak ez dira gorde. VII. mendeko lurrikara baten ostean abandonatu egin zuten lekua,
XIV. mendeko erromes batek, Antonio Kremonakoak, bere bidaien kontakizunean aipatu zuen nola Tabathan San Hilarion izeneko eliza bat bazen, baina ez dago argi gero ere iraun duen eliza eraikin bati buruz ari zen edo aurreko iturri batetik eratorritako informazioa, monasterioari buruzkoa, aipatzen ote zuen. Tokiko tradizioaren eta mendebaldeko bidaiariek XIX. mendean egindako behaketen arabera, Hilarionen ,onasterioko otoitz-aretoa al-Khuseko Meskitak betetzen du 21. mendean . Victor Guérin esploratzaile frantziarraren arabera, meskitako marmolezko bi zutabe bizantziar aroko monasterioaren zati izan zitezkeen.[3]
21. mendean
aldatu1999an berraurkitu zuten monateriora Gazako bertako arkeologoek.[4]
2015ean, Gazan publikoarentzat irisgarria zen gune arkeologiko bakarra zen, bereziki baliotsua eta garrantzitsua beraz kultur ondare gisa. Gazako Turismo Ministerioaren arabera, 2016an San Hilarion monasterioak kontserbazio premia larria zuen.[5] Kontserbaziorako esperantzak eskasak dira, eskualdeko gatazken ondorioz. Tokia 2012an World Monuments Watch zerrendan sartu zuen Munduko Ondarearen Sareak (Global Heritage Network) "Erreskate premian" etiketarekin sailkatu zutelarik.[6]
Gerraren ondorioak
aldatu2023ko abenduan, UNESCOk "behin-behineko babes indartua" eman zion monasterioari.[7] 2024ko urtarrilean, Al Jazeerak jakinarazi zuen monasterioa Israelen eta Hamasen arteko gerra hasi zenetik kaltetu edo suntsitu diren ondare kulturaleko 195 lekuetako bat dela.[8] 2024ko uztailean, monasterioa Arriskuan dagoen Munduko Ondarearen Zerrendan sartu zuen UNESCOk.[9] Zerrenda azkar egokitu zen, larrialdietarako prozedurak erabiliz- UNESCOk "kezka handia" agertu zuen "abian den gatazkak kultura-ondarean duen eraginagatik, bereziki Gazako Zerrendan. (---) Erakundeak gatazkako alde guztiei eskatzen die nazioarteko zuzenbidearekin bat egiteko, eta azpimarratzen du kultura-jabetza ez dela helburu militarretarako zuzendu edo erabili behar, azpiegitura zibiltzat hartzen baita".
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Saint Hilarion Monastery» artikulutik itzulia izan da, 2024-12-13 data duen 1262743264 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-12-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «New archaeological discovery in St. Hilarion Monastery» Al-Monitor 13 April 2021.
- ↑ (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Tell Umm Amer» UNESCO World Heritage Centre.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
YH04
izeneko erreferentziarako - ↑ «Tell Umm El-'Amr (Saint Hilarion Monastery) | World Monuments Fund» Wmf.org.
- ↑ «Middle East Monitor – Latest news from the Middle East and North Africa» Middleeastmonitor.org.uk 2 December 2016.
- ↑ GHN Sites. .
- ↑ «Gaza: UNESCO grants enhanced provisional protection to Saint Hilarion monastery» UNESCO 18 December 2023.
- ↑ (Ingelesez) Saber, Indlieb Farazi. «A 'cultural genocide': Which of Gaza's heritage sites have been destroyed?» Al Jazeera.
- ↑ (Ingelesez) «The Monastery of Saint Hilarion/Tell Umm Amer in Palestine is inscribed on the List of World Heritage in Danger» UNESCO World Heritage Centre 26 July 2024.