San Francisco sumendia

San Francisco Andeetako mendilerroan dagoen sumendi desagertua da, Argentina eta Txile arteko mugan, San Frantzisko nazioarteko mendatearen hego-ekialdean. Itsas mailatik 6.018 metro dituela, munduko 6.000 metro baino gehiagoko gailurrik irisgarrienetakoa da. Hala ere, gutxitan bisitatzen den mendia da.

San Francisco sumendia
Datu orokorrak
Garaiera6.016 m
Motamendi eta Sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak26°55′06″S 68°15′47″W / 26.918333°S 68.263056°W / -26.918333; -68.263056
MendikateaAndeak
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaCatamarca
Argentinar departamentuaTinogasta Department

Bere goialdetik Verde aintziraren eta ondoko sumendien ikuspegi ederra ikus daiteke, Nevado Ojos del Salado sumendi katearen parte direnak: El Fraile, Incahuasi, El Muerto, Cerro Solo eta Nevado Tres Cruces.

1913an igo zen lehenengo aldiz, Walther Penck-ek. San Franciscora igotzeko garairik onena irailetik apirilera da. Ez du sumendi jardueraren erregistrorik aurkezten, horregatik itzalitzat jotzen da.

kanpoko estekak aldatu