El Muerto sumendia Andeetako mendilerroan dagoen geruza-sumendi bat da, Argentina eta Txile arteko nazioarteko mugan. Itsas mailatik 6.488 metroko altuera du, eta Atacama eskualdearen eta Catamarcako probintziaren artean dago. Sumendi-kate luze baten parte da, beste sumendi handi batzuekin batera, hala nola San Francisco, El Fraile, Incahuasi, Ojos del Salado, Cerro Solo eta Tres Cruces.

El Muerto sumendia
Datu orokorrak
Garaiera6.542 m
Motamendi eta Sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak27°03′27″S 68°29′02″W / 27.0575°S 68.4839°W / -27.0575; -68.4839
MendikateaAndeak
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaCatamarca
Argentinar departamentuaTinogasta Department
Mendizaletasuna
Lehen igoera1950

Krateren gaineko laba likatsuen pilaketa handiek osatzen duten gailurra da, eta solidotu egin ziren "laba domoak" izenez ezagutzen diren tumuluak sortuz. Mendizaleek oso gutxitan bisitatzen duten mendia da, Ojos del Salado, munduko sumendirik altuena gertu dagoelako.

Sumendira lehenengo kirol igoera 1950ean egin zuten, J. Beñastino, L. Alvarado, V. Álvarez, O. Álvarezek osatutako mendizale talde batek. El Muerto igotzeko garairik onena irailetik apirilera da.

Kanpo estekak aldatu