San Bixintxo eliza (Uztaritze)

San Bixintxo eliza Lapurdiko Uztaritze udalerriko eliza katolikoa da. 2001eko abuztuaren 3an monumentu historiko izendatu zuten.[1]

San Bixintxo eliza (Uztaritze)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaUztaritze
Koordenatuak43°23′54″N 1°27′20″W / 43.398271°N 1.455598°W / 43.398271; -1.455598
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaBizente Zaragozakoa
IzenaBizente Zaragozakoa
Arkitektura
EstiloaArkitektura neogotikoa
Ondarea
Mérimée IDPA64000043 eta IA64000731
Kontaktua
Helbidea7 9 rue Jean-Girard

Historia eta deskribapena aldatu

XIV. mendeko jatorrizko eraikin gotikoa Frantziar Iraultzan bertan behera utzi zen eta 1859an, Charles Besoin arkitektoaren eskutik eraikin berri baten eraikuntza hasi zen, estilo neogotikoduna. Gurutze latindarraren forma du eta ondoan, habearte batek kontrakantxa bat. Ataridun ezkila dorrea 1869an amaitu zen, gainean orratz bat duela. Sarrerako eskalinata 1867rako zegoen bukatu zen; kanpoko eta kanpandorreko eskailerak, ordea, 1911n. Barrualdeak dekorazio eta margo neogotikoak ditu. 1935ean, oinaztura batek sua eragin zuen eta ondoren, 1946an irudi guztiak berriz margotu eta koroa apaindu zituen André Trébuchet margolariak. Eliza, koroa mendebalderantz eta atartea ekialderantz izanik, ez dago tradizio liturgikoaren arabera orientaturik. Galeria eta margo muralek inguruko lurraldeko itxura ematen diote elizari.

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu