San Bartolomeko eskailerak (Gasteiz)

Gasteizko Alde Zaharreko eskailerak, Aihotz plaza eta Goiuri kaleak lotzen dituzte

Gasteizko San Bartolomeko eskailerak Alde Zaharrean daude.

San Bartolomeko eskailerak (Gasteiz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′51″N 2°40′20″W / 42.84743°N 2.6722°W / 42.84743; -2.6722
Map

Kokapena

aldatu

Aihotz plazan hasten dira eta Goiuri kaleraino iristen dira. 47 eskailera-maila dira.

Luzera

aldatu

10 metro inguruko luzera du. Desnibela 4 metrokoa da. Ez dauka ataririk.

Historia

aldatu

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera 1887an erabaki zen izen hau ematea eskailerei, hemen baitzegoen San Bartolome atea, Gasteiz hiribulduaren lehen hiru kaleetara (Frai Zacarias, Eskola eta Santa Maria) sartzeko tokia.



Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. .