San Antonio monasterioa (Basse-Terre)
San Antonio monasterioa (frantsesez: Monastère Saint-Antoine) Guadalupe eskualdean (Kariben) dagoen Basse-Terre herrian dagoen eraikina da. 1897an sortutako egoitza zen, gaur monumentua bezala babestuta.
San Antonio monasterioa (Basse-Terre) | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Eskualdea | Guadalupe |
Frantziako udalerri | Basse-Terre |
Koordenatuak | 15°59′46″N 61°43′47″W / 15.9961°N 61.7297°W |
Kudeatzailea | San Bizente Paulen Karitateko Alabak |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA97100022 |
Kontaktua | |
Helbidea | 2, rue de l'Historien-Lacour |
Historia
aldatu1897an sortua, Guadalupeko Andra Mariaren katedralaren aurrez aurre dago. Egoitza Clemente Soulé apezpikuaren eskaera baten ondorioz eraiki zen. Asmoa karitatezko egoitza sortzea zen. Hiriko ospitaleek ezin zuten gaixo guztiak artatu, batez ere pertsona txiroak. Ondoren, 1985 arte, txiroentzako erretirodunen etxea bezala funtzionatu zuen. Egun Bizente Paulen Karitatearen Alaben kongregazioaren esku dago. Uhartearen klimatologia zela eta, eraikina oso kaltetua zegoen. 2007ko maiatzaren 4tik eraikin babestua da.[1][2]