San Agustin Kultur Gunea

San Agustin Kultur Etxea» orritik birbideratua)


San Agustin Kultur Gunea Durangoko (Bizkaia) erdialdean kokatutako kulturgunea da, Ezkurdi eta Pinondo enparantzen artean kokatutakoa eta komentu izandako eraikinean sortutakoa.

San Agustin Kultur Gunea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaDurango
Koordenatuak43°10′31″N 2°43′47″W / 43.1753038°N 2.729691°W / 43.1753038; -2.729691
Map
Kontaktua
Helbidea12, San Agustinalde Kalea

Herriko Udalak sustatutako ekimena da Eszena Arte profesionalak (antzerkia, musika eta dantza) hedatzeko asmotan.

Eraikinaren historia

aldatu

Eraikina San Agustin Oinutsen Komentuak eliza eta egoitza izan zen eta XVII. mendean eraiki zuten. Instituzioak XIX. mendearen hasierako desamortizaziora arte iraun zuen, ondoren ospitalea eta zaharren egoitza jarri ziren bertan.

Eliza estilo errenazentistan eraikia dago eta bere ezaugarririk nabarmenena fatxada karratu bertikala da, erdi puntuko arkuak dituen arkupearekin. Leiho handiak ditu eta horma-hobi batean San Agustinen harrizko irudia dago.

Komentua, berriz, barrokoa da. Barrualdean patio bat dauka eta kanpoko aldean ateaz gain abade-balkoi handia da deigarriena. Burdinazko karela dauka eta goian armarria.[1]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. «Agustino Oinutsen komentua (San Agustin Kultur Gunea)» turismoa.euskadi.eus 2006-12-28 (kontsulta data: 2025-01-04).


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa