San Úrbez zubia Sobrarben dagoen zubi erromanikoa da. Bellós ibaiaren gainean eraikia dago, Añiscloko arroilatik gertu. Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala eta Añiscloko oso inguru ezaguna da eta horregatik bigarren zubi bat eraiki behar izan zuten. Behatoki oso ona da bai Bellós ibaia baita ere Cambrasko arroila ikusteko.

San Úrbez zubia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Comarca of AragonSobrarbe
Koordenatuak42°33′31″N 0°02′59″E / 42.5585496°N 0.0496866°E / 42.5585496; 0.0496866
Map
Arkitektura
Materiala(k)harria
Estiloaarkitektura erromanikoa
Gurutzatzen duQ2936925 Itzuli

Kondaira aldatu

San Urbezen kondairak Aragoian zera dio: Vió haraneko artzain batzuek santuari abereak ibaiaren beste aldera igarotzeko nola egin zezaketen galdetu zioten. Arroila tartean zegoen. Orduan santuak arroilan palanka bat bota zuen eta hura ibaiaren toki estuenean bi arroketan helduta gelditu zen. Horrekin zubia non egin behar zen azaldu zien.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu