Sambal Indonesiako txile-saltsa edo -pasta bat da. Piper minak eta bigarren mailako osagaiak (izkira-pasta, baratxuria, jengibrea, tipulatxa, txinatar tipula, palma-azukrea eta lima-zukua) nahasita egiten da. Sambal hitza Javatik datorren indonesierako mailegu bat da (sambel). Indonesiako sukaldaritza tradizionaletik sortu bazen ere, eta Singapur, Malaysia, Brunei eta Sri Lankako gastronomietako zati integrala ere bada.[1] Indonesiako herrien bidez ere hedatu da atzerrian Herbehereetara eta Surinamera.[2]

Sambal
elikadura-orea
Materialakpipermina
gatz arrunta
baratxuria
Osagaiakpipermina
Historia
JatorriaIndonesia

Sambalak hainbat errezeta laguntzeko gozagarri bero eta pikante gisa zerbitzatzen dira, hala nola lalab (barazki gordinak), ikan bakar (arraina parrillan), ikan goreng (arrain frijitua), ayam goreng (oilasko frijitua), ayam penyet (oilasko hautsia), peniga penyet (saiheskiak) eta zenbait soto zopa. Indonesian 212 sambal-aldaera daude[3], gehienak Javan sortuak.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu