Salvia microphylla
Salvia microphylla Lamiaceae familiako zuhaixka da. Ipar Amerikan du jatorria, Arizonan eta Mexikon, baina 1990. urtetik aurrera mundu guztiko lorategietan ikus daiteke landare apaingarri gisa, oso erraz hibridatzen baitu. Sendabelarra ere bada.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Salvia microphylla | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Leinua | Mentheae |
Generoa | Salvia |
Espeziea | Salvia microphylla KUNTH, 1817
|
Deskribapena
aldatu120 cm-ko altuera hartu dezakeen zuhaixka da, adaar asko izaten dituena. Adarrak gorrixkak izan daitezke. Hostoak obalatuak dira eta menda usaina dute. Loreak 20 cm-ko luzera duten mordoetan antolatzen dira. Kolore gorri bizia izaten dute.
Salvia greggii espeziearekin nahastea erraza da, askotan elkarren hibridoak ere agertzen baitira. S. microphylla-ren hostoek ertz horzkatuak dituzte, S. greggii-renek ordea ertz leuna dute.
Erabilera
aldatuMexiko aldean sendabelar gisa erabiltzeko landatzen da. Efektu lokartzailea dauka, baina emakumezkoen hilerokoan sor daitezkeen arazoak ekiditeko ere erabiltzen da.
Hostoekin egindako infusioek azaleko arazoak konpontzen dituztela esaten da, granoak, saranpioia, eskarlatina eta abar.