Salvatore Rosa
Salvatore Rosa (Napoli, 1615 - Erroma, 1673ko martxoaren 15a) italiar pintorea izan zen, paisaia erromantikoaren aitzindaria. Familia apal bateko semea zen, eta Pintura ikasketak ez zituen jarraian egin. Paisaiak eta guduak pintatu zituen gaztetan batez ere. Hogei urte zituenean Erromara joan zen, eta handik Florentziara. Flandriar eta alemaniar pintoreak aztertzen zituen artean, paisaia fantastikoak pintatzen zituen, leku ilunak eta beldurgarriak, oihanak, itsas ekaitzak, eta abar. 1649an berriro Erroman hartu zuen bizilekua, eta Lorrenako Claudio paisaiagilearen eragin handia izan zuen aurrerantzean. Bizitzako azken hogei urteetan gai alegorikoak, historikoak eta mitologikoak landu zituen.
Salvatore Rosa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Napoli, 1615eko ekainaren 20a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Erroma, 1673ko martxoaren 15a (57 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lucrezia Paolini (en) ![]() |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, poeta, antzerki aktorea, grabatzailea, musikaria, marrazkilaria eta idazlea |
Lantokia(k) | Florentzia Napoli Erroma eta Viterbo |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Barrokoa |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa margolaritza erlijiosoa paisaia margolaritza |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Lan nagusiak: Autorretratua, Attilio Reguloren heriotza eta Salernoko golkoa.
Erreferentziak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salvatore Rosa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |