Sal (errusieraz: Салtranslit.: Sal) hegoaldeko Europar Errusiako ibairik handienetako bat da, Don ibaiaren behealdeko ibaidarrik nagusienetariko bat dena. Guztira 798 kilometroko luzera du (Dalurak-Sal ibaia bere iturrietako baten luzera barne) eta bere arroak 21.300 km²-ko azalera drainatzen du (El Salvador edota Israel baino handiagoa).[1] Administratiboki, ibaia Errusiako Federazioaren Rostov oblastetik igarotzen da.

Sal (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera776 km
Geografia
Map
Koordenatuak47°31′10″N 40°43′52″E / 47.519444444444°N 40.731111111111°E / 47.519444444444; 40.731111111111
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Kalmukia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera21.300 km²
Arro hidrografikoaDon basin (en) Itzuli
Ur-emaria15 m³/s
Bokalea
()
Don

Geografia

aldatu

Sal ibaia Rostoveko oblastaren ipar-ekialdean jaiotzen da, bi adarrek bat egiten duten lekuan, Kara-Sal eta Džurak-Sal (errusieraz: Джурак Сал). Azkena bietatik luzeena da eta hegoaldetik datorren ibai honek Jergeni muinoetan (Kalmukian) du bere iturburua.

Sal ibaia mendebalderantz doa, eskualde lehor eta lau samar batetik, meandro asko dituen ibilbide bihurgunetsu batean. Ibaia Dubovskoe, Juznyj i Sloboa Bolxaja eta Bolxoi Orlovska herrietatik gertu igarotzen da. Ondoren, Sal ibaia Don ibaian isurtzen da ezkerraldetik, beheko ibilbidearen amaieran, Semikarakorsk hiritik gertu.

Ibaiadar nagusiak ezkerretik ditu, eta garrantzitsuenak hauek dira: Bolxoi Gaxun (Gaxun Handia, 161 km luze eta 3.090 km² arrokoa), Mali Kuberle (Kuberle Txikia, 152 km eta 1.460 km²) eta Velká Kuberle.

Sal ibaia nahiko eremu idorretik- Salgo estepa deitua- igarotzen da, eta batez ere izotza urtzeak elikatzen du, martxotik apirilera bitarteko emari handiagoarekin. Bokaletik 205 kilometrora dagoen batez besteko emaria 9,9 m³/s-koa da. Goiko ibilguan, ibaia izoztuta dago abenduaren erdialdetik aurrera, eta izotza desegiten du martxotik aurrera. Izotzaren azpian egun kopuru oso aldakorra egon daiteke urtearen arabera, 8 eta 200 egun artekoa, eta beheko ibilbidean 19 eta 45 egun artekoa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu