Sakarasa[1], inbertasa ere deitua, sakarosa (azukre arrunta) glukosa eta fruktosa bihurtzen duen entzima da. Heste meharrean dago, heste-biloen ertzeetan.

Sakarasa
Identifikatzaileak
MeSHD013393

Sukrasa-inbertasa entzimak, batez ere landareen fisiologian agertzen denak, sakarosa ere hidrolizatzen du, baina mekanismo desberdin baten bidez.[2]

Sakarasarik ez izateak sakarosarekiko jasanezintasuna izeneko gaixotasuna eragiten du, diagnostiko zailekoa, askotan laktosarekiko jasanezintasunrekin nahasten dena.

Disakaridasen familiakoa da, disakaridoak osatzen dituzten monosakaridoetan apurtzen dituzten entzimak baitira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]
  2. Hubert Schiweck, Margaret Clarke, Günter Pollach. (2007). Sugar. in: Ullmann’s Encyclopedia of Industrial Chemistry. Weinheim: Wiley-VCH  doi:10.1002/14356007.a25_345.pub2..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.