Saint Clair (aintzira)

Saint Clair aintzira (ingelesez: Lake St. Clair, frantsesez: Lac Sainte-Claire) Estatu Batuak eta Kanada arteko mugan kokaturik dagoen aintzira bat da.

Saint Clair (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera175 m
Motaaintzira
Luzera42 km
Zabalera39 km
Azalera1.114 km²
Sakonera3,4 m
Bolumena3.400 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak42°27′01″N 82°40′33″W / 42.450265°N 82.67572°W / 42.450265; -82.67572
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ontario
Single-tier municipalityChatham-Kent
Hidrografia
Betebidea
HustubideaDetroit ibaia
Erresidentzia denbora7 d
Arro hidrografikoaLake Saint Clair drainage basin (en) Itzuli

Amerikako Aintzira Handien artean kokaturik dago, Huron eta Erie aintziren artean, eta San Laurendi nabigazio lerroak zeharkatzen du[1].

Jatorrizko biztanleek hainbat izen eman zizkioten aintzirari. Mississauga leinuak Waawiyaataan(ong) deitu zion, "zurrunbiloan" esan nahi du. Frantziar esploradoreak ian ziren iristen elehn europarrak eta haien mapetan ere hainbta izen jaso zituen, Lac des Eaux de Mer (Itsasoko uren aintzira), Lac de la Chaudière (teontziaren aintzira).

Robert de La Salle esploradore frantziarra 1679ko abuztuaren 12an iritsi zen aintzirara eta egutegi kristauan Klara Asiskoaren eguna denez Lac Sainte-Claire izena jarri zion eta ordutik horrela deitu izan da[2].

Geografia

aldatu

Huron aintziratik Saint Clair ibaia ateratzen da eta horrek betetzen du Saint Clair aintzira. 1.114 km²-ko azalera du eta itxura triangeluarra edo borobiltsua du[3]. AEB eta Kanada arteko mugan dago, ekialdean Kanadako Ontario probintzia du eta mendebaldean AEB-tako Michigan estatua.

Sakonera txikia du, 3'4 metrotako batazbestekoa baino ez, eta sakonera maximoa 8 metrotakoa da. Hain sakonera txikia izanik neguan izoztu egiten da.

Uharte batzuk baditu, aipagarrienak Gull Island eta Harsens Island, biak ala biak Estatu Batuen aldean[4].

Aintziraren hustubidea Detroit ibaia da, Detroit hiria zeharkatu eta Erie aintzirara iristen dena[4].

Turismoa

aldatu

Ur gezatako arrain ugari aurkitzen dira Saint Clair aintziran eta arrantza turismo jarduera bihurtu da[4]. Espezie aipagarrienak siluroak, lutxo arrunta, perka, izokina, gaizkata eta amuarraina dira.

Macomb eta St. Clair konderrietan hondartza publikoak daude eta udan jendez beteta egoten dira[5].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Lake Saint Clair | Great Lakes, Michigan, Ontario | Britannica» www.britannica.com 2023-11-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  2. Jenks, William Lee. (2005). St. Clair County, Michigan, its history and its people; a narrative account of its historical progress and its principal interests,. (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  3. (Ingelesez) «Lake St. Clair» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  4. a b c (Ingelesez) Lake St. Clair Guide Magazine | Visit Lake St. Clair – Everything You Need to Know!. (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  5. (Ingelesez) marktremaine. (2023-11-16). «Make Macomb Your Home | Macomb County» www.macombgov.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Kanpo estekak

aldatu