Saint-Pierre de Montmartre eliza

Saint-Pierre de Montmartre eliza Parisko eliza katolikoa da, Montmartre muinoan dagoena, 18. barrutian. Hiriko bigarren elizarik zaharrena da, Saint-Germain-des-Prés-en ondotik. 1923an monumentu historiko izendatu zuten[1].

Saint-Pierre de Montmartre eliza
Saint-Pierre de Montmartre
 Monumentu historikoa
Elizaren ikuspegia Sacré-Cœur basilikako kupulatik.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 18. barrutia
Koordenatuak48°53′12″N 2°20′31″E / 48.8867°N 2.3419°E / 48.8867; 2.3419
Map
Altitudea130 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
JabeaParisko Udala
Izenaren jatorriaPetri
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Paris (en) Itzuli
IzenaPetri
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00086741
Kontaktua
Helbidea2, rue du Mont-Cenis, Paris 75018
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Gaur egungo eliza dagoen leku berean merovingiar basilika bat zegoen, San Denisen omenezkoa. 1133an Luis VI.a Frantziakoak basilika erosi zuen, orduko oso hondaturik zegoena, eta haren ordez tenplu erromaniko bat erakiarazi zuen. Eugenio III.a aita santuak konsakratu zuen eliza berria 1147an. Luisen emazte Adelaida Mauriennekoak emakumeentzako abadia beneditar bat sortu zuen elizaren hegoaldean. Ehun Urteetako Gerran izandako kalteen ondorioz, konponketa handiak egin behar izan ziren. 1686an lekaimeak beste monasterio batera aldatu ziren. XIX. mendean eliza oso egoera txarrean zegoen, eta 1896an itxi zuten, segurtasun arrazoiengatik. 1899-1905 bitartean zaharberritu eta 1908an gurtzara ireki zuten[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. Eglise Saint-Pierre-de-Montmartre. in: base Mérimée, ministère français de la Culture. culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2016-7-23).
  2. Eglise Saint-Pierre-de-Montmartre. patrimoine-histoire.fr (Noiz kontsultatua: 2016-7-23).

Kanpo estekak

aldatu