Saihetsarteko muskulu

Saihetsarteko muskuluak saihetsen artean kokatzen diren muskulu taldea dira, torax kutxaren

Saihetsarteko muskuluak
Saihetsarteko muskuluak Irudi gehiago
Xehetasunak
Jatorria1-11 saihetsak
Insertzioa2-12 saihetsak
ArteriaSaihetsarteko muskuluetako arteriak
NerbioaSaihetsarteko nerbioak
Muskuluaren akzioaEspirazioa eta inspirazioa
Identifikadoreak
Latinez'Musculi intercostales'
MeSHA02.633.567.900.500
FMA13354
Terminologia anatomikoa

mugimenduak ahalbidetzen dituztenak. Saihetsarteko muskuluen funtzio nagusia arnasketan laguntzea da, torax kutxaren hedapenean eta uzkurketan parte hartuz. [1]

Egitura aldatu

Hiru saihetsarteko muskulu bereizten dira. Mota bakoitzeko 22 muskulu daude, 11 alde bakoitzean, hain zuzen ere. Azaletik sakonera ordenatuz gero hauek dira:

Kanpoko saihetsarteko muskuluak aldatu

Kanpoko saihetsarteko muskuluak saihetsen aurreko aurpegian kokatzen dira. Goiko saihetsetako beheko ertzean dute jatorria eta maila bat beheragoko saihetsen goiko ertzean ezartzen dira. Kanpoko muskuluetako zuntzen norabidea goitik beherakoa eta atzetik aurrerakoa da (norabide kaudobentrala).

Barruko saihetsarteko muskuluak aldatu

Barruko saihetsarteko muskuluak saihetsen atzeko aurpegian kokatzen dira. Goiko saihetsetako beheko ertzean dute jatorria eta maila bat beheragoko saihetsen goiko ertzean ezartzen dira. Barruko muskuluen zuntzen norabidea, beraz, goitik beherakoa eta aurretik atzerakoa da (norabide kaudodortsala).

Saihetsarteko muskulu intimoak aldatu

Saihetsarteko muskulu intimoak barruko saihetsarteko muskuluak baino sakonago kokatzen dira. Goiko sahietsen ildoan hasi eta beheko saihetsaren goiko ertzaren barruko aurpegian ezartzen dira.[2]

 
Zuntzen norabidea

Barruko saihetsarteko muskuluen eta saihetsarteko muskulu intimoen artean bakete baskulonerbiosoa dago. Bertan, hiru elementu bereizten dira: saihetsarteko zainak, saihetsarteko arteriak eta saihetsarteko nerbioak. Aurretik aipatutako dela medio eta saihetsarteko muskuluaren goiko aldean nerbio motorrak eta beheko aldean nerbio sentsitiboak daudela kontuan izanik, birikietako likido pleurala ateratzeko unean, orratza behetik gora sartzea komenigarria da, nerbio motorrak ez kaltetzeko.

Funtzioa aldatu

Saihetsarteko muskuluen funtzioa espirazioan (saihetsarteko espazioa hedatuz) eta inspirazioan (saihetsarteko espazioa txikituz) laguntzea da, torax kutxaren finkapena eraginez.

Inerbazioa aldatu

Kanpoko saihetsarteko muskuluak kanpoko saihetsarteko muskuluetako nerbioek inerbatzen dituzte; bestalde, barrukoak barruko saihetsarteko nerbioek inerbatzen dituzte eta, intimoei dagokionez, erdiko saihetsarteko nerbioek inerbatzen dituzte.

Erreferentziak aldatu

  1. https://en.wikipedia.org/wiki/Intercostal_muscle
  2. Schünke M., Schulte E., Schumacher U., Texto y Atlas de Anatomía Prometheus. Anatomía general y aparato locomotor (3. Ed.) ISBN: 9788498357622

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu