Sagasti-ardagaia (Phellinus pomaceus) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, bere haragia gogorregia da.

Sagasti-ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaPhellinus
Espeziea Phellinus pomaceus
Maire, 1933

Deskribapena aldatu

Kapela: Zirkuluerdi formakoa, ungulatua, 2 eta 6 cm artekoa, diametro txikiko adar batean finkatzen bada, batzuetan inguratu egiten du. Gris kolorekoa, arrexkarako joerarekin adinaren arabera, matea, zahartzean belztu eta pitzatu egiten da.

Tutuak: Hainbat geruzatan 2 eta 4 mm arteko luzerakoak, arre-lehoi kolorekoak.

Poroak: Oso txikiak, 0,1 eta 0,2 mm bitartekoak, biribilak.

Haragia: Gogorra, kanela kolore argikoa.[2]

Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen "phellinos" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Gogorra delako, ezin da jan.

Nahasketa arriskua aldatu

Betik handiagoa den Phellinus igniarius delakoarekin. Baita Phellinus nigricans espeziearekin ere, honek azal gogorra, beltza eta distiratsua ditu.

Sasoia eta lekua aldatu

Phellinus generoko guztiak bezala, urtekoa da, ez urtarokoa. Fruta arboletan, gereziondoetan Aranondoetan, almendrondoetan eta abarretan.[3]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Kazakhstan, Kaukasia.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 619 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 417 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu