Safari callejero Francisco Ibáñezek sortutako pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen laugarren abentura luzea da, 1969ko azaroak 10 eta 1970 artean aritaratua.

Safari callejero
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
IzenburuaSafari calejero
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1969

Argitalpen ibilbidea

aldatu

Gran Pulgarcitoren 42.etik 52. zenbakirarte serialdu ondoren, zenbaki bakoitzeko 4 orrialde argitaratuz, bilduman errekopilatua izan zen, Ases del Humorren 3. zenbakian, Colección Oléren hirugarren edizioko 98. zenbakian eta Ediciones Bren Súper Humorren 21. liburukian Chapeau el "esmirriau", El sulfato atómico, El plano de Alí-gusa-no eta La caja de los diez cerrojosekin batera.

Laburpena

aldatu

Lapur bat sartu da Bacterio profesorearen etxean sartu eta bertako laborategiko animali guztiek ihes egitea eragin du. Animaliak metabolismoa eta ohiturak aldatzen dizkien suero baten eraginpean daude. Mortadelo eta Filemonek hiri osoan zehar bilatuz berreskuratu beharko dituzte. Hala, beraz, beste batzuen artean, Celestino banpiroa, Dorotea oiloa eta Zacarías zakurra bilatuko dituzte.

Eraginak eta ondarea

aldatu

Bildumako hasierako biñeta André Franquinen beste biñeta baten plagioa da. Alabaina, abentura hau Ibáñezen oso bereizgarria da eta berezitasunak dituzten animalien harrapaketaren baliabidea Misión de perros edo Pánico en el zoo bezalako beste komiki batzuetan berrerabiliko da.

Beste komunikabide batzuetan

aldatu

Benetako aktoreekin eginiko La gran aventura de Mortadelo y Filemón filmean agenteak modu berean esnatzen dira (hormatik irtetzen den mazo baten bidez).


Aurrekoa
Contra el "gang" del chicharrón
Mortadelo eta Filemonen abentura luzea
1969-1970
Ondorengoa
Valor y... ¡al toro!

Kanpo estekak

aldatu