Sabbat
(«Sabbath» orritik birbideratua)
Sabbat edo Sabbath (hebreeraz: שַׁבָּת, ʃa'bat ahoskatua, eusk. atsedenaldia edo etena) Juduen astearen zazpigarren eguna da.[1] Juduen asteko atseden eguna da,[1] Jainkoaren gurtzari eskaintzen dioten eguna, alegia, larunbata edo zapatua. Berez, ostiraleko iluntzetik larunbateko iluntzeraino irauten du.

Sabbaterako mahaia: Kidush kopa, ogi estaliak eta kandelak.
Sabbata Mendebaldeko kulturanAldatu
Hitza greko (sabbatton) eta latin (sabbatum) hizkuntzetara igaro zen, eta azken horretatik hizkuntza erromanikoetara. Mendebaleko euskarak ere jaso zuen hitza latinetik: zapatu.
Erdi Arotik aurrera, sorginen bilkurekin lotu zituzten sabbat-eko ospakizunak juduen aurka zeuden kristauek, eta kutsu hori gorde du egun arte hitz horrek Mendebaleko literaturan.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |