SK Sturm Graz (izen osoa Sportklub Puntigamer Sturm Graz) Austriako futbol taldea da, Graz hirikoa. 3 aldiz irabazi du Austriako liga eta lau aldiz kopa.

SK Sturm Graz
Ezizena(k)Die Schwoazn (beltzak)
Sorrera1909
Futbol zelaiaUPC-Arena
edukiera: 15.400 lagun
inaugurazioa: 1997
PresidenteaAustria Christian Jauk
EntrenatzaileaAustria Christian Ilzer
LigaAustriako Bundesliga
2023-241.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

aldatu

1909an sortu zen taldea, langileen taldea bezala eta aurrez 1902an Grazer AK-ren aurkari bihurtu zen hasieratik. 1921 eta 1949 artean Stiria eskualdeko 11 txapelketa irabazi zituen, eskualdeko talde indartsuenetakoa izanik.

1981ean Austriako ligako bigarren postua eskuratu zuen eta 1983-84 denboraldian UEFA kopako final laurdenetara iritsi zen eta Nottingham Forestek luzapenean kanporatu zuen penalti baten bidez. Baina emaitzarik onenak 90. hamarkadan iritsi ziren 1996 eta 1999 artean bi liga, hiru kopa eta hiru superkopaeskuratu baitzituen. Txapeldunen Ligan ere hiru urtez aritu zen, liga fasea pasatu gabe ordea.

2011eko liga eta 2018ko eta 2023ko kopak irabazi ondoren 2023-24 denboraldia bikaina izan zue Liga zein Kopa eskuratu baitzituen.

Palmaresa

aldatu
 
2010ko Kopa irabazi zuen taldea.

Austrian: 14

aldatu
  • Bundesliga (4): 1998, 1999, 2011, 2024.
  • Austriako Kopa (7): 1996, 1997, 1999, 2010, 2018, 2023, 2024.
  • Austriako Superkopa (3): 1996, 1998, 1999.

Nazio artean: 1

aldatu

Euskal taldeen aurkako partidak

aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Sturm Grazek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2021-22 UEFA Europa League Liga fasea Sturm Graz
Real Sociedad
0-1
1-1
Real Sociedad
Sturm Graz

Kanpo estekak

aldatu