SC1000 bonba (Sprengbombe Cylindrisch 1000, "1000 kgtako bonba zilindriko lehergarria") tamaina handiko hegazkin-bonba bat izan zen, Alemaniak Bigarren Mundu Gerran erabilia. "Esau" izena ematen zitzaion,[1] eta alemanek Hermann izena ere aman zioten, Luftwaffeko komandante Hermann Göring lodiari erreferentzia eginik.[2]

SC1000 bonba
aireko bonba
Jatorrizko herrialdeaAlemania

Diseinua aldatu

Bonbak ijeztutako altzairuzko gorputza zuen, soldatutako punta astun zorrotz batekin. Beste muturrean oinarrizko plaka bat zuen, magnesio-aleaziozko isatsa gorputzean soldatuta. Bonbaren puntan metalezko eraztun bat zegoen (kopfring), lurzoruan edo uretan sartzean oztopo egiteko diseinatua. Bonba hegazkinean horizontalki lotuta joaten zen H motako esekidura baten bidez, askotan Heinkel He 111 hegazkinetan.[3]

Bonbak, normalean, %40ko amatol eta %60ko TNT nahasketa batekin betetzen zen, baina itsasontziaren kontra Trialen 105 erabiltzen zen (%15 hexogeno, %70 TNT eta %15 aluminio-hautsa). Leherketa-hodi zentral bat jartzen zitzaion, TNTz betea, detonazioa bermatzeko.[3]

Bonba normalak urdin ilunez margotzen ziren, zerrenda hori batekin isatsaren konoan; Trialenez beteak, berriz, hondoratutako ontzi baten silueta horiarekin eta Nur gegen Handelsschiffe abisuarekin ("merkantzia-ontzien kontra bakarrik").[3]

Gerraostean lehertu gabeko bonbak aldatu

Lehertu gabeko "Esau" bonbek ahalmen suntsigarria luzaroan mantendu dezakete, urte askoren ostean aurkitutako hauek bezala.

  • Londres, 2008: ekainaren hasieran, Londres inguruko Lea ibaia dragatzean SC1000 bat agertu zen.[4][5][6]
  • Szczecin 2013: ekainean, SC1000 bonba bat aurkitu zen Oder ibaiean, Szczecinen (Polonia).[7][8]
  • Belgrad 2013: abenduaren hasieran, SC1000 bonba bat aurkitu zen Belgradeko barnealdean.[9]
  • Exeter 2021: otsailaren 26an, obra batean, lehertu gabeko SC1000 bonba bat aurkitu zuten Exeterko Unibertsitatetik gertu, Erresuma Batuan.[10] Alarma deklaratu zen, egoiliarrak ebakuatu ziren 400 metroko eremu batean. Halere, otsailaren 27an kontrolatutako detonazioa egin zenean, 100 m baino gertuago zeuden etxeak hondatu ziren, krater handi bat sortuz eta leherketaren hondakinak 250 mtaraino iritsiz.[11]
  • Hauerseter leir 2022: Norvegian, azaroaren 30ean, SC1000 bonba bat aurkitu zuten aintzira txiki batean. Bonba kontserbazio egoera oso onean zegoen, oxigenotik babestua zegoelako.[12]
  • Rijeka 2023: 2023ko martxoaren 19an, Rijekako portu-hiri kroaziarrean "Esau" bonba bat aurkitu zen, itsas zirkulazio osoa geldituz; bonba portutik Kvarner badiaren erdiraino atera zen, bertan lehertuz.[13]

Argazki-galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «TM 9-1985-2; PC 1000-kg ESAU» michaelhiske.de (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
  2. Church, Edward. (28 February 2021). «Exeter WW2 device was 1,000kg Nazi blitz bomb» DevonLive.
  3. a b c TM 9-1985-2 (1953), pp. 9–10
  4. «WWII bomb defused near Olympics site» CNN 6 June 2008.
  5. «WW2 bomb detonated» bbc.co.uk 5 June 2008.
  6. Singh, Rob. (5 June 2008). «The ticking Blitz bomb that threatens east London» London Evening Standard.
  7. (Polonieraz) Adamowska, Monika; Łukaszuk, Anna. (30 June 2013). «To była niemiecka bomba Herman. Została już zdetonowana na poligonie» szczecin.gazeta.pl.
  8. (Polonieraz) «Wojsko wyciąga bombę z Odry. Wielka ewakuacja Starego Miasta.» szczecin.gazeta.pl 30 June 2013.
  9. (Serbieraz) «Izvadena bomba, danas deaktiviranje» b92.net 8 December 2013.
  10. Church, Edward. (28 February 2021). «Exeter WW2 device was 1,000kg Nazi blitz bomb» DevonLive.Church, Edward (28 February 2021). "Exeter WW2 device was 1,000kg Nazi blitz bomb". DevonLive.
  11. «Exeter WW2 bomb detonated after homes evacuated» BBC News 27 February 2021.
  12. Fant historisk bombe på 500 kilo: − Jeg ble veldig gira. .
  13. «Specijalci izvadili minu s dna riječke luke» index.hr (in Croatian).

Kanpo estekak aldatu