S-363 itsaspekoa, baita U-137 izendapenaz ezaguna ere, Sobietar Batasunaren itsas armadaren Whiskey klaseko Baltiko itsasoko flotaren itsaspeko bat izan zen. 1981eko urriaren 27an, Gerra Hotzaren tentsio-unetako batean, Suediako hegoaldeko kostaldean jazo eta Mendebaldean Whiskey on the rocks (Whiskeya Harkaitzetan) ezizen ironikoa jaso zuen ezohiko gertakariaren ondorioz mundu mailan ezagun egin zen, Sobietar Batasuna eta Suediaren arteko gatazka sortzekotan egon baitzen, eta horrekin Hirugarren Mundu Gerra baten arrisku garbia.

S-363 itsaspekoa
Fabrikazioa
FabrikatzaileaBaltic Shipyard (en) Itzuli
Historia
Hondartzea 1981eko urriaren 27a
KudeatzaileaErrusiar Itsas Armada eta Sobietar Batasunaren itsas armada
Erregistro-herrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Kokapena
Koordenatuak56°04′N 15°44′E / 56.07°N 15.73°E / 56.07; 15.73
Ezaugarriak
Dimentsioak4,6 (zingoa) × 6,7 (erruna) × 76 (luzera) m
Erruna6,7 m
Zingoa4,6 m
Identifikazioa
Berezko-portuaLiepāja

Gertakaria aldatu

Data horretan, goizean goiz, suediar arrantzale batek Karlskrona suediar udalerriko itsas base militarrera deitu zuen, sobietar itsaspeko bat udalerriaren kostaldeko harkaitz batzutan lehorreratua zela berri emateko alegia, Suediar Itsas Armadaren base handienetik 2 kilometro eskasera. Hasiera, suediar militarrek arrantzaleari ez zioten jaramon handiegirik egin, oker zegoelakoan, baina arrantzale gehiagoen antzeko deiak jasotzean, alarma piztu eta suediar militarrak aipatutako kokalekura bertaratu ziren, eta arrantzaleak zuzen zeudela ikusi zuten, bertan sobiertar itsaspeko bat topatu baizuten. Sobietar sekretismoa zela eta, modeloaren izen ofizialik ez zekitenez, U-137 izendapena eman zioten.

Karl Andersson suediar itsas komandanteak itsaspekora igo eta sobietarrei Suediako kostaldean zer egiten ziren galdegin zien, baina sobietarrek ingeles edo suedieraz ez zekitenez, eta suediarrek errusieraz ere ez, alemanez elkar komunikatu ziren, Sobietar Batasuneko bigarren hizkuntza ikasi eta mintzatuena baitzen. Anatolij Gushtxin itsaspeko kapitainak gaur egungo Letoniako Liepaja udalerriko itsas base militarretik itsasoratu zirela aipatu zion, Poloniara joan eta itsaspekoa desmuntatu zezaten, baina nabigazio sistemaren akats baten ondorioz, Suediako itsas base militarretik 2 kilometro eskasera lur joz amaitu zutela. Suediar kostaldearen zati hori uhartediaz betea eta sakontasun gutxiko urak izatean itsaspekoen nabigaziorako zailtasun handikoa da, baina itsas base militarretik hain hurbil amaitzean, sudiarrek ez zien sobietarrei beren bidaiaren helburuaz sinetsi eta itsaspekoa basea sekretupean espiatzen ari zela istripua izan zuela ondorioztatu zuten.

Sobietar Itsas Armadak Suediari itsaspekoa erreskatatzeko sobietar ontziteri bat bidaltzeko baimena eskatu zion, baina suediarrek ezezkoa eman zieten, suediar uretan zegoenez, heurak uretik aterako zutela aipatuz. Sobietarrak erantzunarekin gustura ez, eta 12 destruktore eta erremolkadoreez osatutako ontziteria bat bidali zuten. Orduan suediarrek irratiz sobietar ontziteriari suediar uren mugetara iristen ari zirela ohartarazi zien, halere sobietar ontziteriak bere norantza mantendu zuen. Jada sobietar ontziteria suediar uren mugan eta kostaldeko kanoi baterietatik 19 kilometro eskasera zegoela gelditu egin zen, sobietarrek beren radarretan suediar kostaldeko kanoiak gerra egoeran eta heurei apuntatuz zeudela adierazi baitzien. Suediarren mezua sobietarrei garbia zen: gehiago aurrera eginez gero, kanoiekin tirokatuak izango zarete.

Goreneko tentsio-une honetan sobietar ontziteriak atzera egin eta nazioarteko uretan kokatzea erabaki zuen. Bitartean, suediar uren barnean suediar torpedero bat eta erremolke-ontzi bat sobietar itsaspekoaren parean jarri ziren. Orduan suediarrek itsaspeko eskifaiari sartzea eskatu zuten, baina itsaspeko Vasily Besedin komkisari politikoak ezezkoa eman zien. Hortaz, itsaspekoaren kapitainak inmunitate agindu bat besapean zuela eta suediar militarrek eskoltaturik itsaspekoa laga zuen, eta jada lur lehorrean zegoela galdekatua izan zen. Une berean FOIko ontzi bat itsaspekoaren parean jarri eta haren erradiaktibitate mila neurtzen hasi zen, isurketarik bazuen jakiteko, baina itsaspeko dorretik tiro egiteko mehatzua jaso eta aldegin zuen. Halere, FOIko ontziak itsaspeko torpedo tutuetan Uranio 238 emisioak zeudela baieztatu zuen, horrek uneko paranoia areagotu zuen. Honela, kapitainari itsaspekoak nuklear armarik bat ote duen galdetu zioten, ezetz erantzun ondoren, suediarrek itsaspekoa behatzeko batzorde bat bertara igotzeko eskatuko diote, hark ezezkoa emateaz gain, suediarrak hankaren bat itsaspekoan jarriz gero berau lehertaraziko zuelako mehatxua egin zien.

Une honetan, Karlskrona kostaldeko eguraldia txartu zen, orduan suediar radarrek sobietar ontziteriko bi itsasontzi suediar uretara zihoazela adierazi zieten. Egoera larria ikusita, Thorbjörn Fälldin suediar lehen ministroak militarrei muga kosta ala kosta mantentzea agindu zuen. Bi Viggen suediar ehiza-hegazkin sobietar ontziak atzemateko aireratu ziren, bai eta kostaldeko kanoi-bateriak berriz ere gerra egoerara itzuli ere. Suedia eta Sobietar Batasuneko ustezko 30 minutuko gerraren ondoren, suediar agintariek bi itsasontziak Ekialdeko Alemaniara alea garraiatzen ari ziren bi sobietar karga-ontzi besterik ez zirela iragarri zuten.

Gertaera jazo eta 10 egunera, suediarrek itsaspekoa harkaitzetatik atera eta nazioarteko uretara erremolkatu zuten. Eta honela, Gerra Hotzaren tentsio-une larrienetako bati amaiera eman zitzaion.

Gerora, antzinako komisario politikoa itsaspekoak nuklear armak zeramatzala baieztatu zuen, bai eta nabigazio sistemaren akatsik egon ez zela ere, kapitainaren kalkulu akatsa baizik.

Gertakariak Suedian nuklear armadun sobietar itsaspekoen espioitzaren inguruko sekulako paranoia eragin zuen, une horretatik aurrera suediar askok kostaldeko uretan "sobietar itsaspekoen periskopioak" ikusten hasi ziren.


Kanpo estekak aldatu