Sátántangó
Sátántangó (euskaraz Satanen tangoa) Béla Tarr zinemagile hungariarrak zuri-beltzean filmatutako 7 ordu eta erdiko filma da. Lászlo Kraznahorkai hungariarraren eleberrian oinarrituta dago eta 1985. urtean garatu nahi zuen arren, Hungarian zegoen giro politikoarengatik proiektua atzeratu egin zuten, 1994ra.
Sinopsia aldatu
Sátántangó Hungariako nekazari-herrixka batean kokatzen da komunismo garaiaren amaieran. Komunitatea ixtearen truke herritarrek jasoko duten diruarekin alde egiteko direnean, Irimias karismatikoa, bi urte lehenago desagertu zena eta ustez hilda zegoena, herrira datorrela jakiten dute. Filmeko argumentuaren zati handiena Irimiasen etorrerak dakartzan ondorioak aztertzean datza, eta nola bai Irimiasen eta herritarren perspektiba ezberdinek ere eragina duten.
Aktoreak aldatu
- Mihály Víg: Irimiás
- Putyi Horváth: Petrina
- László Lugossy: Schmidt
- Éva Almássy Albert: Schmidt andrea
- János Derzsi: Kráner
- Irén Szajki: Kráner andrea
- Alfréd Járai: Halics
- Miklós Székely B.: Futaki
- Erzsébet Gaál: Halics andrea
- Erika Bók: Estike
- Peter Berling: doktorea
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |