Rutstroemia firma Rustroemiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio.

Rutstroemia firma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaHelotiales
FamiliaRutstroemiaceae
GeneroaRutstroemia
Espeziea Rutstroemia firma
P.Karst., 1871

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 3 eta 10 mm bitarteko diametrokoa; hasieran inbutu forman, gero zabaldu egiten da, lehoi kolorekoa edo arre-gorrixka.

Hanka: Luze samarra, zati emankorrari eusten dio, eta ilunagoa da oinarrian.

Haragia: Nahiko hauskorra eta elastiko samarra, urria eta ez oso sendoa, usain zehatzik gabea eta erabat zaporegabea.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Altzetan Rutstroemia bolaris ere aurki genezake, honek kolore horixkagoa du. Izeien adarretan Rutstroemia elatina agertzen da. Lizar, pago eta haritzen hosto eta pezioloetan Rutstroemia petiolorum agertzen da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Normalean neguan, haltzen, hurritzen eta haritzen adarretan. Ohikoa.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 794 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 603 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu